Xardeka
Euskal Herriko mendia
Xardeka Nafarroa Behereko mendia da, 1.440 metro ditu eta Harsüdürra mendilerroan dago kokatuta. Mendibeko lurretan dago, eta Nafarroa Behereko bigarren gailur garaiena da, Okaberen (1.466 m) ondoren.[1][2]
Xardeka | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.440 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′35″N 1°03′05″W / 43.0598333°N 1.0513028°W |
Mendikatea | Harsüdürra |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Probintzia | Nafarroa Beherea |
Zuberoarekiko muga Xardekako gailurretik gertu dago, 600 metrotara gutxi gorabehera ekialderuntz, Burkidoiko lepoan (1.392 m).
Burdinkurutxetako lepoa eta Iratiko aterpea dira Xardekara igotzeko abiapuntu ohikoenak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gailurraren izena: Xardeka (Mendikat webgunean)
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Xardeka (Mendikat)