Xanthoporia radiata Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Xanthoporia radiata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaXanthoporia
Espeziea Xanthoporia radiata
BasionimoaBoletus radiatus

Sinonimoak: Polyporus radiatus. Xanthochrous radiatus, Mensularia radiata, Inonotus radiatus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, dimidiatua, inbrikatua, goiko aldea erradialki zimurtua, belusatua, arre-burdin kolorekoa, belztua, ertza arre-horixka kolorekoa.

Poroak: Txikiak, irregularrak, pruinaren azpian (grisaxka) arre-orein kolore biziarekin.

Haragia: Arre-laranja-orein bizi kolorekoa, fibrila finekin, eremu zirkular zentrokideekin.[2]

Etimologia: Inonotus terminoa grekotik dator, zuntz, haria, esan nahi duen “ino” hitzetik eta belarria esan nahi duen “oûs, ōtós” hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria, gogorra eta larrukara da.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Pseudoinonotus dryadeus delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Urte osoan. Haltz, urki, hurritz, sahats eta abarretan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Groenlandia, Errusia, Uzbekistan, Tajikistan, Yemen, Kaukasia, Himalaiako eremua, Txina, Hego Korea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 320 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Asociación Micológica de Durango Errotari.
  4. Xanthoporia radiata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu