Xabier Ugarte Aiastui

gipuzkoar musikaria, idazlea eta euskaltzalea

Xabier Ugarte Aiastui (Oñati, 1953-2024) musikaria, idazlea eta euskaltzalea izan zen.

Xabier Ugarte Aiastui

Bizitza
JaiotzaOñati, 1953
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2024ko urtarrilaren 22a (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta idazlea

Lanbidez informatikaria, baina oso gaztea zela murgildu zen musikaren munduan. Oñatiko hainbat musika taldetan jo zuen gitarra. Hainbat ikerketa egin zituen barreiaturik zeuden musika liburu eta partiturak berreskuratzeko eta argitaratzeko, esate baterako Aita Madinaren piezak berreskuratzen.[1] Oñatiko musikari, konpositore eta musika zuzendarien biografia eta lanak argitaratu zituen.

Euskalgintzaren alorrean, Oñatiko Laixan euskara elkartearen sortzaileetarikoa ere bada.

Erreferentziak

aldatu
  1. Barrena Kortabarria, Iñigo. (2023-01-21). «Xabier Ugarte euskaltzale oñatiarra hil da - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).