Xabier Barrutia Etxebarria (Begoña, Bilbo) Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Aplikatuko irakasle eta ikertzailea da, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean Bilbon.[1]

Xabier Barrutia
Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: xabier-barrutia-etxebarria

Hainbat lan egin ditu Europar Batasunaren kokapen enpresarialari buruz, sektore farmazeutikoak Hegoaldeko herrialdeetan dituen harremanei buruz eta Euskal Herriko politika industrialei buruz.[2]

Ikertzailea

aldatu

1999an doktore-tesia irakurri zuen izenburu honekin: "Altzairugintzaren ibilera eta berregituraketa: Altos Hornos de Vizcaya" Tesian altzairuaren industria-sektorea, AHV enpresa eta Etxebarriko latorri-instalazioa aztertzen dira.. Hasieran altzairuaren industria-sektorearen zeregina eta izaera aztertu zuen, sektorearen heldutasuna eta ezaugarriak azpimarratuz. Altzairuaren industria-sektoreko teknologien arteko aldeak aurkeztu zituen gero. Hirugarren atalean altzairuaren industria-sektorearen banaketa geografikoa azaldu zuen. Eta, azkenik, laugarren gaia enpresa jakin batzuen patua izango litzateke. Galdera batekin bukatzen zuen: Zein dira enpresa jakin batzuen arrakastarako edo biziraupenerako funtsezko faktoreak?[3]

Tesian argudiatzen denez, aldagai ez-materialak aldagai materialak baino garrantzitsuagoak dira gai horiek zehazteko orduan: eskulan merkea, lehengaien eskuragarritasuna eta eskala-ekonomia. Eta lehenengoetariko batzuk dira teknologia, eskulan kualifikatua, aglomerazio-ekonomiak eta kudeaketa-gaitasuna.[3]

Xabier Etxebarriak hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean badira berak idatzitako 25 lan baino gehiago.[4]

Idazlanak

aldatu
  • Barrutia Etxebarria, Xabier (2003): Espainiako ekonomiaren sarrera. Bilbao: UPV-EHU. 84-8373-496-6[5]
  • Barrutia Etxebarria, Xabier (2013): Altzairugintzaren ibilera eta berregituraketa: Altos Hornos de Vizcaya. Bilbao: UPV-EHU. 84-8373-352-8[6]
  • Barrutia Etxebarria, Xabier (2013): Altos Hornos de Vizcaya. Análisis crítico del cierre y testimonios vitales. Bilbao: UPV-EHU.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Xabier BARRUTIA ETXEBARRIA - Ekonomia Aplikatua I Saila - UPV/EHU» Ekonomia Aplikatua I Saila (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  2. «Xabier Barrutia::Hegoa» www.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  3. a b Barrutia Etxebarria, Xabier. (1999). «Altzairugintzaren ibilera eta berregituraketa: Altos Hornos de Vizcaya - Tesis -Teseo» www.educacion.gob.es (Ministerio de Universidades) (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  4. Baleren Bakaikoaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>60 produktu)
  5. Barrutia Etxebarria, Xabier. (2004). Espainiako ekonomiaren sarrera. UPV/EHU arg ISBN 978-84-8373-496-4. (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  6. Barrutia Etxebarria, Xabier. (2001). Altzairugintzaren ibilera eta berregituraketa: Altos Hornos de Vizcaya. UPV/EHU arg ISBN 978-84-8373-352-3. (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu