X-Men Origins: Wolverine
X-Men Origins: Wolverine (euskaraz X-Gizonak Jatorriak: Otsokume) 2009ko Gavin Hood estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi film bat da. Roy Thomas, Len Wein eta John Romita, Sr. komikigileen Wolverine superheroiaren komikietan oinarritua dago. Hugh Jackman, Liev Schreiber, Danny Huston, Dominic Monaghan eta Ryan Reynolds aktoreek antzeztu zuten.
X-Men eta X-Men 2 filmeen jarraipena den arren, horiek baina lehenagoko garaian girotua dago.
ArgumentuaAldatu
Wolverine nola mutante bilakatu zen azaltzen da. Logan (Hugh Jackman) mutante bolakaturik Wolverine ezizena bereganatu eta hatzapar zorrotzak berebiziko indar eta arintasuna izateko gaitasuna du. Ondorioz, bere neskalaguna zenaren heriotzaren errudun egiten duen Victor Creeden (Liev Schreiber) aurkako mendekua prestatuko du. Bienbitartean, beste hainbat mutante ere X programara elkartu eta guztien artean indarrak batuko dituzte.
AktoreakAldatu
- Hugh Jackman: James «Jimmy» Howlett, Logan / Wolverine
- Liev Schreiber: Victor Creed / Ezpata-Hortz
- Danny Huston: William Stryker kolonela
- Ryan Reynolds: Wade Wilson / Deadpool
- Lynn Collins: Kayla / Silver Fox
- will.i.am: John Wraith / Kestrel
- Taylor Kitsch: Remy LeBeau / Gambit
- Dominic Monaghan: Chris Bradley / Bolt
- Kevin Durand: Fred Dukes / Kolosoa
- Daniel Henney: David North / Zero agentea
- Scott Adkins: XI arma
- Tahyna Tozzi: Emma, Kaylaren ahizpa
- Tim Pocock: Scott Summers / Ziklope
- Patrick Stewart: Charles Xavier irakaslea
- Asher Keddie: Carol Frost doktorea
- Peter O'Brien: John Howlett, Jamesen aitaordea
- Aaron Jeffery: Thomas Logan, Jamesen aita biologikoa
- Daniel Negreanu: Bere burua antzeztuz
- Stephen Leeder: Munson jenerala
- Troye Sivan: Wolverine, gaztea
Kanpo estekakAldatu
- X-Men Origins: Wolverine filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- X-Men Origins: Wolverine filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)