Wikiproiektu:Informatika/ShelltaKomandoak3

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da eta programekin eta datuekin osatzen da. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarea kudeatzen du, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen ditu.

Sistema eragile baten oinarrizko helburuak eta ikuspuntuak bi dira, elkarren artean erlazionaturik badaude ere: batetik makina-mailakoak baino funtzionalitate ahaltsuagoak eskaintzea programei eta programatzaileei, eta bestetik, baliabideen kudeaketa orekatu eta eraginkorra. Lehen helburua sistema-deiek betetzen dute, horretarako, sistema-dei horien kodea definitu behar da, baina hori egiterakoan baliabideen kudeaketa orekatua eta eraginkorra hartu behar da kontuan. Era berean, kudeaketa egokia ziurtatzeko sinkronizazio/komunikazioa eduki behar da kontuan.

Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea konputagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, hori dela eta, sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du erabiltzailearentzat.

Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, oro har, baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da. Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, konputagailutan eta abarretan.

Shell aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Shell (informatika)»
 
Bash shellaren pantaila-irudia. Komando bakoitza gonbitaren ondoren idazten da, eta emaitza bere azpian agertzen da, pantailan beherantz eginez. Uneko komando gonbita behean dago.

Edozein ordenagailuk, pertsona batek erabiliko badu, erabiltzailearen interfazea behar du. Izan ere, sistema eragilearen zerbitzuetara sarrera ematen dio erabiltzaileari. Shell deitu ohi zaio (oskola, ingelesez), sistema eragilearen nukleoaren inguruko geruzetako kanpokoena delako.[1] [2] Direktorio-egitura ikusten du eta zerbitzuak eskatzen dizkio sistema eragileari sarrerako gailuetatik (esaterako, teklatu, sagu edo kreditu-txartel irakurgailuetatik) datuak lortzeko eta irteerako gailuetan (esaterako, monitore edo inprimagailuetan) gonbitak, egoera-mezuak eta halakoak bistaratzeko.

Historikoki, erabiltzaile-interfazeen bi forma arruntenak hauek izan dira: komando-lerro interfazea (CLI, command-line interface), non komandoak lerroz lerro idazten diren, eta erabiltzaile-interfaze grafikoa (GUI, graphical user interface), non ingurune bisual bat dagoen, gehienetan WIMP erakoa ("windows, icons, menus, pointer", hau da, "leihoak, ikonoak, menuak, kurtsorea")[3]. Ohikoak ez badira ere, badaude beste aukera batzuk, tartean ahots bidezko interfazeak eta CLI kategorian sartzen ez diren beste testu-interfaze batzuk.

Komando-lerro interfazeak aldatu

Komando-lerro interfazeak teklatu baten bidez idatzitako alfazenbakizko karaktereak erabiltzen ditu sistema eragileari aginduak eta datuak emateko. Komando interpretatzaileak karaktere-sekuentzia bat analizatu eta errore-mezu batekin erantzungo du ulertzen ez badu, edo beste ekintzaren bat hasiko du (programa bat kargatzea, fitxategiak zerrendatzea, erabiltzaile baten saioa hastea edo beste hainbat). Sistema eragile batzuek, UNIX-modukoek esaterako, askotariko shell programak dituzte, komando, sintaxi eta gaitasun desberdinekin.

CLI askok komando-sekuentziak gordetzeko aukera ematen dute, berrerabili ahal izateko. Sekuentziak datu-fitxategi batean gordetzen dira, eta CLIak erabiltzailea haiek tekleatzen arituko balitz bezalaxe jarraituko ditu. Batch fitxategi edo shell script horiek (sistema eragilearen arabera) behin eta berriro erabili ahal izango dira ohiko eragiketak automatizatzeko, adibidez, sistema bat berrabiatzean programa multzo bat hasieratzeko. Script modu hauetan egiturak, baldintzak, aldagaiak eta programazio-lengoaietako bestelako elementuak erabili ohi dira. Batzuetan, script lengoaia hauek aipatutako funtzioa betetzeko beharrezkoa dena besterik ez dute eskaintzen; beste batzuk, berriz, programazio-lengoaia sofistikatuak dira berez.

Ohikoa den beste ezaugarri bat komando-lerroen osaketa da, hau da, interpretatzaileak komandoak osatzea erabiltzaileak sartutako karaktere gutxi batzuetatik abiatuta. Historia funtzioa ere eskaini ohi da, erabiltzaileak aurretik idatzi dituen komandoak errepikatzeko, beharrezko aldaketak egiteko aukerarekin.

Sistema eragileari komando guztiak erabiltzaileak tekleatu behar zizkionez, ohikoena komando-izen motzak eta programen aukerak adierazteko sistema konpaktuak ziren. Izen horiek erabiltzaileek gogoratzeko zailak izan zitezkeen, eta hasierako sistemek ez zeukaten nahikoa biltegiratze-ahalmen gidaliburu zehaztuak emateko.

Erabiltzaile-interfaze grafikoak aldatu

Egungo sistema eragile gehienek interfaze grafikoak onartzen dituzte, eta askotan batekin datoz. Interfaze grafikoa nukleoan integratuta dago batzuetan, adibidez, Mac OSren lehen bertsioetan. Berez erabiltzaile-interfaze grafikoa sistema eragilearen zerbitzu bat ez bada ere, nukleoa horretarako prest egoteak erantzun-denborak hobetu ditzake, interfazearen irteera-funtzioek testuinguru aldaketa gutxiago beharko baitituzte. Beste sistema eragile batzuk modularrak dira; horietan, azpisistema grafikoa eta nukleoa bananduta daude.

Interfaze grafikoek lana errazten diete erabiltzaile hasiberriei, erabiltzeko errazak izatea baitute ezaugarri. Hala ere, zenbait desabaintaila dituztenez, GUI bat duten sistema eragile gehienek CLI bat ere eskaintzen dute.

Komandoak aldatu

Hau da zuk editatu behar duzuna

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) "The Internet's fifth man", Brain Scan, The Economist, Londres: Economist Group, abenduak 13, 2013, "Mr Pouzin created a program called RUNCOM that helped users automate tedious and repetitive commands. That program, which he described as a “shell” around the computer’s whirring innards, gave inspiration—and a name—to an entire class of software tools, called command-line shells, that still lurk below the surface of modern operating systems."
  2. (Ingelesez) Raymond, Eric S. (editorea). "shell". The Jargon File.
  3. (Ingelesez) Hinckley, Ken (abenduak 1, 1996). "Haptic Issues for Virtual Manipulation". Microsoft. "The Windows-Icons-Menus-Pointer (WIMP) interface paradigm dominates modern computing systems".