Inprimagailu
Inprimagailu bat ordenagailu baten dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat da. Aurreneko inprimagailua XIX. mendean sortu zen, eta orain arte hobetzen joan dira. Badaude eta eskanerra eta inprimagailua batera dutenak.
Motak
aldatuTalka inprimagailuak: kalkatu egiten dute inprimagailu hauek, tinta beste tintarekin kolpatuz. Honen emaitza hurrengoa da: paperean puntu bat edo karaktere bat inprimatzen da. Margarita edo matrizialak inprimagailu hauen adibide dira.
Tintazko inprimagailua: mota honek kartutxo batzuen bitartez inprimatzen du, non bere barruan 3tik 30 ml-ra edukia dauka. Bere kalitateak ia-ia laserrarena berdintzen du.
Laser inprimagailuak: inprimagailu hauek kalitate onena dutenak dira, tema honetaz hitz egiterakoan, eta beraien prezioak aldakorrak izan daitezke, modeloaren arabera. Bere lan egiteko modua fotokopiagailuen oso antzekoa da. Bere kalitatea eta azkartasuna izugarrizkoa da.