Wikiproiektu:Amarapedia-Olatu Talka 2015/Irudiak
![]() |
«Norbera beste lankideen gainean bermatuz, Amara altxatzen». Amarapedia |
|
Argazki Erronka aldatu
Amarapedia baitan, argazki erronka jarri nahi dugu martxan, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duelako. Helburua, Amarako ondare kulturala jaso eta Wikipedian haren berri ematea da.
- Izena eman: Wikimedia Commons-en erregistratu behar da lehenik. Garrantzitsua da baliozko posta-elektroniko helbidea ematea.
- Bilatu: Amarako monumentuen zerrenda kontsultatu eta aukeratu zure gustukoak.
- Argazkiak atera: kontuan izan zuk zeuk ateratako argazkiek soilik balio dutela, sinadura edo bestelako markarik gabeak. Zenbat eta erresoluzio altuagoa, hobe.
- Elkarbanatu: igo argazkiak Wikimedia Commons-era (erabili ondoko laguntzailea) eta elkarbanatu gainontzekoekin.
- Argazkiak igotzean Category:Images uploaded in Amarapedia-Olatu Talka 2015 event kategorian sartu itzazu. Horrela, ekitaldian igotako argazkiak guztiak aise izango ditugu eskura.
Argazkiak, kameraz edo mugikorrez atera ahal izango dira eta ez dago mugarik igo daitekeen argazki kopuruan. Amarari buruzko argazki, agiri eta inprimaki historikoak bereziki interesgarriak dira; eskaneatu eta igotzera animatzen zaitugu.
Edizio lantegia aldatu
Amarapedia prestatzen aldatu
-
Ernest Llucheko ekipoa buruari eragiten: Larraizi, Mailopete eta Iñaki.
-
Donostia bilduman Amarari buruzko erreferentzia asko!
-
Euskara zerbitzuko lankideak Amarapendian lanean: Alex, Mertxe eta Mikel.
-
Olatu Talka 2015 lantaldeak Amarapedia buruan:Iker, Edorta, Jon, Esti, Nagore eta Jokin.
-
Arkitektoak, poetak eta kultura teknikariak Mentxu Gal lorategietan
-
Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleak eta Lorea Etxarri irakaslea. 28 hizkuntza desberdin!
Arkitektura eskolako ikasleen proiektua aldatu
Amarapediaren barruan arkitektura proiektu propio bat egongo da Arkitektura Eskolako 7 ikasleren eskutik. Izango denaren zirriborroa da oraindik. Bejondeizuela!