Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2010eko urria

Laguntza wikiztegian aldatu

Kaixo. Wikiztegian, Txokoa atala hutsik agertzen duela bi-hiru astez geroztik. Hemen wikipedian Komunitatea agertzen da orain. Inork ba al du hangoa konpontzerik? Milesker. ---Joxemai; (erantzunak) 06:26, 20 Urria 2010 (UTC)

Berbideraketa sinple bat egin dut. Nahikoa al da?--Unai (esan) 15:46, 9 Azaroa 2010 (UTC)
Primeran. Milesker.---Joxemai; (erantzunak) 16:09, 9 Azaroa 2010 (UTC)

Laguntza Commonsen aldatu

Category:Donostia-San Sebastián kategoriako azpikategoriak ez dira denak batera zerrendatzen, gutxi badira ere. Denak batera agertzerik ba al dago edo inork egingo al luke? ---Joxemai; (erantzunak) 13:28, 9 Azaroa 2010 (UTC)

  Egina, kategoria batean 200 fitxategitik gora daudenean, kategorietarako leku mugatua dago eta hurrengo orrialdera pasatzen ditu. Azpikategorietan sailkatu eta kategoria nagusian 200 baino utzita, azpikategoria guztien izenak agertzen dira. ---Joxemai; (erantzunak) 17:38, 9 Azaroa 2010 (UTC)

Laguntza infotaula batekin aldatu

Kaixo! Egun batzuk daramatzat eraikin infotaula sortzen saiatzen, baina etsipengarria suertatzen ari zait. Probak eta probak egiten nabil eta ez dut infotaula duin bat ateratzea lortzen. Azkeneko bertsioak pinta ona zeukan, baina proba egiterakoan datuak horizontalean ateratzen zaizkit, norbaitek laguntzerik (eta bide batez, arazoa zein zen esaterik?) Eskerrik asko! --Jo Ta Akatu 21:33, 16 Azaroa 2010 (UTC)

Mundakako Gaztetxea
Kokapena
  Egina? Zuzenketak [1]: Izenburuan gelaxka bat kendu dut; lerro berrien kode pare bat falta ziren (|- class="mergedrow") eta "sorrera - desagertzea" parametroa konpondu dut ("sorrera - kanporaketa" nahiago baduzu, aldatu leku guztietan). Gezurrezko gaztetxe batekin ondorioa... EL Willy 04:06, 2 Abendua 2010 (UTC)

Primeran, eskerrik asko! -Jo Ta Akatu 22:30, 6 Urtarrila 2011 (UTC)

Kokapen mapak aldatu

Kaixo. Google Earth programako koordinatuak erabiliz Txantiloi:kokapen mapa/Praga eta Txantiloi:kokapen mapa/Cardiff kokapen txantiloiak sortu berri ditut baina Cardiffko udaletxea edota Pragako Erloju Astronomikoa artikuluetan eraikin horiek ez dizkit ongi kokatzen. Norbaitek konpondu ahal dezaken jakin nahiko nuke. Eskerrik asko aldez aurretik. --Euskalduna 20:13, 2010ko azaroaren 26a (UTC)

  Egina --Euskalduna 20:53, 2010ko azaroaren 26a (UTC)

Edith Shainen argazki bat txertatu nahian aldatu

Kaixo!

Edith Shaini buruzko artikulutxoa egin dut eta bere argazki ospetsuena txertatu nahian ibili naiz, baina librea ez dela ematen du. Ingelesezko Wikipedian badago: Legendary kiss V–J day in Times Square Alfred Eisenstaedt.jpg

Ezin ote da erabili? Bitartean haren kopia bat jarri diot... Pena da... Bistaizo bat botako ote luke norbaitek? Mila esker

Fitxategi:Legendary kiss V–J day in Times Square Alfred Eisenstaedt.jpg
Alfred Eisenstaedten Times Squareko musuaren argazki ospetsua- HAU JARRI NAHI NUKE
 
Alfred Eisenstaedten Times Squareko musuaren argazki ospetsuaren kopia bat- HAU JARRI DUT

-Koro 09:15, 27 Azaroa 2010 (UTC)

Zuk diozun bezala, argazki hori ezin dugu erabili euskarazko wikipedian, copyrighta baitu. Ingelesekoek erabili dezakete, fair use delakoa onartu zutelako (guk, ordea, ez). Hortaz, kopia erabili beharko! Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 09:55, 27 Azaroa 2010 (UTC)
Bale ba... Eskerrik asko!-Koro 10:09, 27 Azaroa 2010 (UTC)

Bostak (musikagile taldea) aldatu

Zergatik agertzen da nabigazio txantiloiak kategorian? Ezin da kategoria kendu. - --Joxemai; (erantzunak) 09:53, 3 Abendua 2010 (UTC)

  Egina - --Joxemai; (erantzunak) 09:56, 3 Abendua 2010 (UTC)

Mendillorriko ikastetxetik konektatzean ez digu aldaketak egiten uzten. Unai Fdez. de Betoño bezala hartzen gaitu. Gure IPa 79.148.233.18 da.

Begiratu ea desblokeatu daitekeen.

Mila esker.