Wikipedia:Txokoa/2007ko urria

freebatasuna aldatu

Egunon denoi. Atzo urriaren 4an espainiar poliziak Batasunako buruzagien aurkako egindako operazioa dela eta, freebatasuna izeneko mugimendu bat sortu da gaur goizean euskal blogosferan (http://free-batasuna.blogspot.com/). Gure blogetan, albisteen hiruzkenetan, etab... "freebatasuna" memea jartzean datza. Ikusten hari naizenagatik, nahiko oiartzun zabala izaten hari da. Fenomeno honi buruzko artikulu bat idaztekotan nago, baino ez dakit wikipediaren "politika" zein den kasu hauetarako, eta agian "spam" gisa egongo litzateke katalogatuta. Zer deritzozue? alus 11:45, 5 Urria 2007 (UTC)

Neuk uste dut artikulua sortu baino lehen kanpainiaren nondik norakoak jakin beharko liratekeela, ze nolako erantzuna duen, ondorioak... Oraintxe bertan kanpainiaren berri ematea da egin daitekeen bakarra. --Jo Ta Akatu 14:46, 5 Urria 2007 (UTC)

Galdera bat aldatu

Kaixo! Duela hilabete batzuk izena eman nuen Wikipedian, eta orain nire lehenengo arazoa sortu zait. Pertsona bat edo erakunde bati buruz orrialde bat sortu nahi badut, eta horretarako baimena eskatu behar badut, zer eskatu behar diet web orrikoei? Baimena bakarrik edo zerbait berezia? Ez dakit, kargu bereziren bat izan behar dut? Mila esker. --Ainhotxu 20:57, 6 Urria 2007 (UTC)

Ez dakit zein den zure egoera zehazki, baina nik dakidanez, ez duzu zertan baimenik eskatu behar. Pertsona edo erakunde bati buruzko informazioa idazten baduzu (ikuspegi neutrala erabiliz beti), copyright gabeko edukia idatzi behar duzu (adibidez, webgunetik zuzenean ateratakoak ez du orokorrean balio), baina zure hitzekin deskribatzen baduzu ez dago arazorik. - Keta ?! 18:32, 9 Urria 2007 (UTC)
Mila esker laguntzagatik. Barkatu copyright kontu horretaz asko ez jakitea! --Ainhotxu 21:31, 12 Urria 2007 (UTC)

Lantaldeari laguntza eske aldatu

Aupa, EHUko irakaslea nauzue eta wikipedian ekarpenak egiteko ikasle interesatuen talde bat sortzeko asmoa dut.

Zera jakin nahi nuke: ba al dago EH´n (ahal bada Bilbo inguruan) honetaz diharduen eta lagundu gaitzakeen wikipediakideren bat?

Idatzi mesedez xabier.renteria@ehu.es

Erantzunaren zai, milesker.

Xabier.

Idatzi dizut. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:59, 13 Urria 2007 (UTC)
Izango al du xabierrek lehiaketaren inguruko berririk? Badaezpada idatzi egin diot. Kaxero

2007ko Lau eta erdiko Pilota Txapelketa aldatu

Norbaitek jorra eta osa al dezake nik idatzitako 2007ko Lau eta erdiko Pilota Txapelketa artikulua? Ez dut euskara egiten, eta horretagik ezin dut sarrera itzuli. Eskerrik asko. --Casaforra (parlem-ne) 09:05, 13 Urria 2007 (UTC)

Myanmarko estatuen izena aldatu

Kaixo guztiei! Myanmarreko estatuen artikuluak egiten jarri naiz eta arazo batekin topatu naiz. Suposatzen dut Euskaltzaindiak oraindik horiek ez dituela itzuli eta ez dakit araurik izango ote duen. Gauza da birmanierazko transliterazioa egiten denean gehienek CH fonema erabiltzen dutela kh itzultzeko. Guk CH erabili beharko genuke nazioartean ematen den izena bezala, TX erabili gure fonema bezala edo kh mantendu, besterik ezean? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      22:01, 13 Urria 2007 (UTC)

Nik diot Euskaltzaindiak ez badu ezer esan nik jatorrizko izena erabiltzen jarraitzea, nik kh mantentzen jarraituko nuke, badaezpada ere --Janfri; idatzi lasai 16:57, 14 Urria 2007 (UTC)
Ni ere kh mantentzearen alde. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:27, 14 Urria 2007 (UTC)
Arazoa dator jatorrizko hizkuntzan ez dagoela kh edo tx, nik dakidanez birmanieraz beste alfabeto ezberdina erabiltzen baita. Jatorrizko hizkuntzatik ingelerarako itzulpenaren grafia izango litzateke hori.--Pello, beldur barik 20:49, 27 Urria 2007 (UTC)
Bai, horretaz ere konturatu nintzen. Ideia da ingelesera pasatzerakoan /CH/ erabiltzen dutela. Baina badakigu ingelesez CH ez dela TX ahozkatzen beti, baizik eta KH moduan ere (hau da, K aspiratu bat edo) ahozka daitekela. Begiratu bestela |archer| hitzaren ahozkera /arkher/ dela. Beste batzuetan ordea frantsesezko CH moduan ahozkatzen da, hau da, |Chocolate| hitza /Shokoleit/ ahozkatzen da. Hemen beraz ez dakigu zergatik egiten den transliterazio hori. Antzeko kasu bat baduzu, hala ere. Txina guk TXekin jartzen dugu eta ingeleraz eta gazteleraz China da (ingeleraz /txaina/ ahozkatzen da). Beraz konfusioa handiagoa da, batez ere egiten den transliterazio modernoan (pinyin) Zhōnghuá idazten delako. Hau da, Zh soinua da Tx moduan itzultzen dena, eta ez Kh soinua... buff! Euskaltzaindia, mesedez, behar zaitugu! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      00:13, 28 Urria 2007 (UTC)

Berrikuntza bat mapak jartzeko aldatu

Kaixo! Atzo konpondu ezinda ibili nintzen eta gaur azkenean lortu dut (ez dakit zergatik). Harira! Orain {{Hiri orokor infotaula}} erabilita kokapen mapa ez badugu aurkitzen nahikoa da jartzea kokapena = locationmap herrialde horretako mapa batean hiria jarri ditugun koordenatuekin agertzeko. Momentuz Yangon artikuluan baino ez dago froga (oraintxe jarriko naiz beste batzuekin) eta Myanmarreko mapa baino ez dugu. Norbaitek sortu nahiaz gero mapa berririk oso erraza da. Nahikoa da nazioartekoa bada en:Template:Location map orrialdean dagoen zerrenda luzeko bat hartu eta kopiatu gurean izenik aldatu gabe. Hala ere herrialdeka edo eskualdeka ere sortu ditzakegu (demaguz Bizkaia sortzen dugula, bertan auzo edo mendi bat koka daiteke koordenatuak erabiltzearekin bakarrik). Sakonduko dugu honetan, ezta? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      15:13, 14 Urria 2007 (UTC)

Oso interesgarria. Zorionak benetan. --Unai Fdz. de Betoño 08:17, 17 Urria 2007 (UTC)
Kaixo theklan! Oso interesgarria! Honen inguruan, nola geratu da koordenatuekin egindako lanak? WikiMiniAtlas-arekin zerbait egin duzu? Azken bi aste hauetan ezin izan diot gehiegi begiratu horri eta bildur naiz konpondutako zerbait berriz apurtzeaz. Esango didazu :) Lankide:Kaxero

Itzulpenak aldatu

Kaixo!! Liseriketari buruzko artikulu bat wikipedian jartzea pentsatu dut, informazio dexente daukat eta. Baina itzultzeko garaian arazoak sortzen zaizkit... nola topatu euskarazko hitz teknikoak? Enuke asmatzen hasi nahi!! Nola adierazi "nutriente" hitza euskaraz adibidez? Elhuyar hiztegiak "elikagai" eta "mantenugai" ematen dizkit aukeran. Nik "elikagai" "alimento" dela esango nuke, eta mantenugai eztakit oso ulergarria ote den... Honelako arazoak nola konpontzen dituzue? Laida 22:11, 22 Urria 2007 (UTC)

Euskalbar tresna dago Firefoxerako, eta horren barruan bi tresna ezin hobeak: Zientzia eta teknologiaren corpusa eta Euskalterm. Bilatu euskalbar eta deskargatu, eta gero ibili.

Kaixo Laida. Hiztegietan kontsultak egiteko aukerarik onena horixe da, zalantzarik gabe. Mozilla Firefox nabigatzailea erabili, Euskalbar tresna-barrarekin batera. Honi esker, modu errazean egin daitezke kontsultak euskarazko hainbat hiztegitan.
Zure zalantza konkretuari erantzunez, 3000 hiztegiak elikagarri ematen du gaztelaniazko nutriente hitzaren baliokidetzat, eta beste hiztegi batean definitzen denez, edozein bizidun elikatzeko eta mantentzeko egokia dena adierazten du elikagarrik. Uste dut kasu honetan hori izan daitekeela egokia. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:23, 23 Urria 2007 (UTC)

Posta-zerrendarik bai? aldatu

Berria naiz Wikipedian. Ez naiz oso ona nire aldaketak proposatzen eta artikuluak atontzen.

Eta ez naiz aklaratzen laguntza sistemarekin eta eztabaida ereduekin.

Beteranook, posta-zerrenda baten sorrera egoki ikusiko bazenute, ni gustura apuntatuko nintzateke. Mila esker arretagatik. Luistxo 09:42, 26 Urria 2007 (UTC)

Kaixo Luistxo. Momentuz ez daukagu posta-zerrendarik, baina nik ere askotan pentsatu izan dudan zerbait da, eta uste dut ongi legokeela. Zer dio jendeak, izen emango zenukete posta-zerrendara? Hala bada, prestatuko dugu zerbait. Zer diozue? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:47, 26 Urria 2007 (UTC)
Beharbada zalantza konkretuak argitzeko erabilgarriagoa da hemen egitea, baina guztion interesekoak izan daitezkeen gauzetarako uste dut ondo legokeela. --Jo Ta Akatu 14:05, 26 Urria 2007 (UTC)
Neri oso ondo iruditzen zait posta zerrenda sortzea. gainera oso noizbehinka bakarrik laguntzen dugunoi, gehiago laguntzera bultzatuko gaituela uste dut.--birasuegi 15:44, 26 Urria 2007 (UTC)
Niri ere ondo. Hala ere esan zein arazo dagoen laguntza orrialdearekin eta nola hobetu daitekeen eta agian hor ere zerbait egin dezakegu. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      15:53, 26 Urria 2007 (UTC)
Neurea izango da orduan lehen kontrako iritzia, behintzat hemen planteaturiko gauzekin. Nire ustez Eztabaida orriek ondo betetzen dute komunikazio funtzioa, ez litzateke komeniko posta-zerrenda bat egitea lankideen arteko eguneroko komunikaziorako, ez litzatekeelako guztien interesekoa eta jendea azkenik erre egingo litzatekeelako. Jo Ta Akatuk esan dituen gauza orokorragoetarako badago txoko hau idazteko.
Luistxo, ongi etorria euskal wikipediara, ez baduzu zerbait edo ulertzen, erantzunena nola doan eta hori, galdetu lasai eta erantzungo dizugu, horretarako gaude beste lankideok eta. --Janfri; idatzi lasai 16:37, 26 Urria 2007 (UTC)

Nik ez diot balizko posta-zerrendari erabilgarritasunik ikusten. Txokoa eta eztabaida-orriak zalantzak bideratzeko oso ondo daudela iruditzen zait. Izan ondo! --Unai Fdz. de Betoño 18:27, 26 Urria 2007 (UTC)

Egia da eztabaida orokorretarako Txokoa badagoela, eta batzutan hemendik erabakitzen ez diren gauzetarako ere bozketak sortzen ditugula. Baina askotan hori ez da nahikoa izaten. Askotan sortu ditugu eztabaidak hemen, eta askotan bideratu ditugu gure kezkak bozketen bitartez, baina erantzun kopurua bizpahirukoa baldin bada ez du erabakiak hartzeko balio izaten, hori oso gutxi da. Horrek kezkatzen nau niri, eta horrexegatik daude kolokan dauden kontu asko argitu ezinda.
Horrez gain, ziur nago posta-zerrendaren bitartez hemen normalean parte hartzen dugunez gain jende gehiago apuntatuko dela, eta erabakiak hartzen laguntzeko behintzat parte-hartze maila handiagoa izango dela. Ni hainbat posta-zerrendatan izen emanda nago, eta benetan baliagarriak iruditzen zaizkit bertako mezuetan partekatzen diren ideiak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:21, 26 Urria 2007 (UTC)
Zerrendak ez du oraingo sistema ordezkatuko. Osatu eta aberastu, izatekotan. Birasuegik nik dudan susmo bera dauka: berriontzat izango dela baliagarri zerrenda batez ere. Wikipedista askok darabiltzate zerrendak, eta aldi berean, barne-sistemak ere seguro erabiliko dituztela. Ikusi zerrenda multzoa [1], gaztelaniazkoa [2], nola gordetzen diren Gmane sisteman [3] (ItzuL eta Eibartarrak zerrendek) darabilten artxibo sistema, adibidez gaztelaniazko zerrenda nagusiaren jarduna [4].Luistxo 06:49, 27 Urria 2007 (UTC)
Tira, arrazoia izango duzu, Arkaitz. Tresna osagarri gisa erabil daiteke posta-zerrenda. Froga bat egin genezake. Nik nire izena emango nuke. --Unai Fdz. de Betoño 08:32, 27 Urria 2007 (UTC)
Beno ba, nahiz eta ez diodan aparteko erabilgarritasunik ikusten, ikusita nola dauden (danok zaudetela ados ni izan ezik ia) gauzak ba kanpoan ez geratzeko bertan izena ematea besterik ez zait geratzen --Janfri; idatzi lasai 08:53, 27 Urria 2007 (UTC)
Ni ere Luistxorekin bat nator, Wikipediarentzat osagarri izan daiteke posta-zerrenda. Nik ere bertan izena emango nuke, nahiz eta Wikipedian ez parte hartu nahi bezain beste. Hortaz ziur nago ni bezalako askorentzat bultzadatxo moduko bat izango dela eta begi onez ikusten dut beraz. --Julen 09:19, 27 Urria 2007 (UTC)

Ados. Oraintxe egingo dut posta-zerrenda bat sortzeko eskaera Wikimedian. Informatuko dizuet erantzunik jasotakoan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:59, 27 Urria 2007 (UTC)

Nik ere, Janfrik dioen bezala, ez diot abantaila handirik ikusten, baina denon nahia denez eta eztabaida osagarria izango denez, nik ere izena emango dut posta zerrendan. - Keta ?! 10:08, 28 Urria 2007 (UTC)
Aupa, lagunak! Ni ere gustura sartuko naiz horrelako posta zerrenda batean, ni ere, Luistxo moduan, apur bat galduta nabil-eta. Egin ditut lehen ahaleginak, baina asko daukat ikasteko. Joxe Aranzabal 11:36, 28 Urria 2007 (UTC)
Nik normalean ez ditut gidaliburuak irakurtzen. Orri hau zegoenik ere ez nekien eta eibar.org posta zerrendan izan dut proposamen honen berri. Niretzat behintzat ondo etorriko da posta zerrenda --Lima 12:27, 29 Urria 2007 (UTC)