Wikipedia:Txokoa/2007ko abendua

Nabarmendutako artikulua astero! aldatu

Kaixo guztiei! Aspaldidanik eogn garan hitz egiten nabarmendutako artikulua astero jartzearena... beno, ba dagoeneko egin dizkiot aldaketak. Orain zerrenda luze batetik 4 aukeratu behar dira (hilabete honetan lehenengoa aukeratua dago jada, Izar, eta beraz 3 baino ez dira aukeratu behar) eta bozka gehien duten 4ak izango dira ordena horretan asteko artikulu... beraz Wikipedia:Bozketak/Nabarmendutako artikuluak orrialdera joan eta eman zuen bozka! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      11:23, 1 Abendua 2007 (UTC)

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Nafarroako Eguna aldatu

Ieup, hurrengo astelehenean (hilaren 3an) euskararen eta Nafarroaren egunak dira. Beste wikietan egiten duten bezala, goikaldeko testu bereziren bat prestatu beharko dugu : " Euskal Wikipedia euskararen eta Nafarroaren eguna ospatzen du" zaila da bihak nahastea baino... Beti bezala, logoa aldatzearena dagoeneko berandu harrapatu digu baina prestatuko dut zerrenda bat hurrengo urtean zer egun ospatu behar ditugun Wikipedian eta bozkatuko dugu beste wikien antzera. Goiko testuari buruz zer iruditzen ipini behar dugula? Kabri, (erantzunak hemen)   11:45, 1 Abendua 2007 (UTC)

Nire proposamena: "Euskal Wikipediak topa egiten du egun berezi honetan: Gora Nafarroa eta Linguae Navarrorum!" --Unai Fdz. de Betoño 12:13, 1 Abendua 2007 (UTC)
Proposamen horrekin erabat ados nago ni ere. —Euskaltzale bat 13:00, 1 Abendua 2007 (UTC)
Ni ere ados... eta bide batez, denbora dugu oraindik logoa aldatzeko Durangoko Azokara begira? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      13:13, 1 Abendua 2007 (UTC)

Ados nago baita goiburukoarekin. Logoa aldatzearena uste dut konplikatuagoa dela, burokrazia nahiko baitago horrelako gauzetarako (hala ez bada, norbaitek mesedez zuzendu iezadala). Kabrik esan duen moduan, hurrengo urtearen hasieran erabaki beharko lirateke zein egun berezi moduan jarri eta goiburukoak eta logoak prestatzen joan. Ez dakit nola egiten dugun baina beti harrapatzen gaitu zezenak... XD--Janfri; bai esan?   13:16, 1 Abendua 2007 (UTC)

Urte honetan egin izan dugu Euskal Astearen historiarekin. Nik uste hori ere erabaki behar dugula noiz egin Wikiproiektu:Asteko herrialdearen barruan. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      13:20, 1 Abendua 2007 (UTC)
Ez dakit, agian zehatzagoa da ""Euskal Wikipediak topa egiten du Euskara eta Nafarroaren egun honetan: Gora Nafarroa eta Linguae Navarrorum!" jendeak agian ez daki-eta zer egun den hori zehaztu gabe. Bestalde, Durangoko Azokarena, logo bat prestatzean datza. Gero META-n noiz aldatu behar den zehaztuz, eta Metako administratzaile batek lan hori egitea... Katalanei behintzat ondo ateratzen zaie ;) Kabri, (erantzunak hemen)   13:27, 1 Abendua 2007 (UTC)

Izar komunitarioa aldatu

  Ez dakit zehatz-mehatz zein lankide egon diren koordenatu, kokapen mapa eta abarrekoak lantzen, baina kristoren ideia iruditzen zaidanez eta lankideren bat kanpoan uztearen beldur izan naizenez, pertsonalki baino nahiago izan dut izar komunitario moduan aurkeztu. Zuontzat, izar hau.--Janfri; bai esan?   14:09, 2 Abendua 2007 (UTC)

Fair Use-aren gaineko bozketa aldatu

Aupa wikilariok! Bozketa berri bat abian da, Copyrightdun irudiak wikipediara igotzea baimendu edo ez erabakitzeko, Fair Use delakoarekin. Oso bozketa garrantzitsua da eta beraz, komeni da ahalik eta kontsentsu gehien egotea eta ahalik eta lankide gehienek parte hartu eta euren iritzia plazaratzea.--Janfri; bai esan?   18:30, 8 Abendua 2007 (UTC)

Hitz berriak Euskarazko Wikipedian sartu nahian eta... EZIN aldatu

Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat, edo sintaxi ezegokia du. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz.

Horrelako mezu bat jartzen didazue izen berezi "arraro" bat, PETER FECHTER adibidez, sartu behar dudanean. Baina, nola demontre egokitu Peter gizarajoaren abizena formatu hitzarmenarekin?

Berdina gertatu zait beste kontzeptu berri bat sartzen ahalegindu naizenean, KONPETENTZIA hitza sartu nahi dudanean. Nola esplikatu "norbaiti" gaztelerako COMPETENCIA zenbait euskal hiztegitan GAITASUN hitzaren pareko agertzen dela, baina ez dela "exactamente lo mismo"?

Nik HEZKUNTZAri dagokion KONPETENTZIA nahi dut hemen azaldu. Behar beharrezkoa jotzen dut Wikipedia euskaldun hau erabat eguneratuta izatea eta termino hau pil-pilean dugu gaur egun, PISA informeak izua zabaldu duen une honetan...

Inork entzuten ote ditu nire aiumak? Eskerrik asko.Koro 18:21, 9 Abendua 2007 (UTC)

Kaixo, Koro! Arazoa ez da Peter Fechter izena ala Konpetentzia terminoa. Arazoa artikuluaren formatuan datza. Irakur itzazu mezu horrek dauzkan loturak, eta zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai! --Unai Fdz. de Betoño 18:26, 9 Abendua 2007 (UTC)
Aupa Koro! Unaik era oso egokian azaldu dizun moduan, ez dago arazorik eginiko artikuluetan baizik eta nola idatzita dauden berauek. Bota begiratu bat beste artikulu askori eta fijatu zaitez nola dauden loturak, goiburukoak... idatzita Aldatu botoian sakatuz. Ikusiz ikasi dugu askok (nik behintzat) eta bestela, galdetu ezazu inolako arazorik gabe, laguntzeko gaude eta! Bota begiratu bat honi eta sorturiko artikuluak kategorietan sartu. Ez dago misterio handiegirik--Janfri; bai esan?   18:35, 9 Abendua 2007 (UTC)
Eskerrik asko, jente! Animoa ematen du loschicosdelacueva hain azkar erantzuten dutenean! Patxadaz irakurri beharko ditut bidali dizkidazuen etxekolanak... Ikusi dut formatu hitzarmenak hausten ditudala behin eta berriro nire negrita zaletasuna dela-eta... Beno! saiatuko naiz beste arauak ere betetzen... eta ohartzen! Era berean, konturatu naiz eztabaida honek ez lukeela hemen joan behar... Beno... kendu dezakezue... nire esker beroenak jaso ondoren! Hurrengora arte.Koro 20:22, 9 Abendua 2007 (UTC)

Estatistika orria eguneratu aldatu

Kaixo: Estatistiken orria irailetik gaurkotu gabe dago. Norbaitek egin dezala mesedez. Eskerrik asko. Xabier

Ezin da, hori automatikoki egiten da zuzenean noizbehinka... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      00:35, 12 Abendua 2007 (UTC)

2008ko Euskal Astea aldatu

Kaixo guztiei! Euskal Astea hurrengo urtean Apirilaren 14tik 20ra izango da. Egun horietan Euskal Herriaren inguruko gaiak jorratzeko aukera paregabea dugu. Bertan zerrendaketa bat egin daiteke nahiko eskas dauden gaiekin, ez daudenekin edo egin daitezkeen ideiekin. Badakit asko geratzen dela horretarako (4 hilabete), baina askoz hobe litzateke ahalik eta azkarren egitea, adibidez ikastetxetan landu ahal izateko falta diren gaiak.

Beraz ideiarik baduzue Euskal Astearen orrialdean idatzi ditzakezue. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      20:29, 23 Abendua 2007 (UTC)