Waterfox

web arakatzailea, Mozilla Firefox nabigatzailearen aldaera

Waterfox nabigatzailea kode irekiko web arakatzailea da, x64, ARM64 eta PPC64LE sistemetarako. Etikoa izateko eta Waterfox Classic aldaera gehigarri klasikoak mantentzeari eusteko ahalegina egiten dute. Firefox, nabigatzailearen fork bat da. Waterfox honek baditu bertsioak Windows bertsio ofizialentzat eta Windows bertsio eramangarrientzat, baditu bertsioak Mac OS, Linux eta Android sistema eragileentzat: Waterfox Classic eta Waterfox Current (Waterfox klasikoa eta Waterfox gaur egungoa bertsioak) bertsioen artean hautatu daiteke.

 Waterfox
Jatorria
Azken bertsioaG6.0.11
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++, C, CSS, JavaScript eta XUL
Irakur dezakeMicrosoft Windows, GNU/Linux, Android eta macOS
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMozilla Public License, version 2.0 (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaMozilla Firefox
Fikzioa
Erabiltzen duSpiderMonkey (en) Itzuli

waterfox.net
Twitter: Waterfoxproject Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/WaterfoxCo/Waterfox

Waterfox Firefox-en oinarrituta dago (eta Firefox-en motor berbera erabiltzen du) eta hainbat konpiladore erabitzen ditu eta Intel-en Math Kernel Library, Streaming SIMD Extensions 3 eta Advanced Vector Extensions erabiltzen ditu.  Linux sistema eragileak Clang- ekin eraikitzen dira PPC64LE ez den beste arkitektura guztietan. Waterfox Classic-ek Firefox 57. bertsioan kendutako aspaldiko XUL eta XPCOM gehigarrien gaitasuna onartzen jarraitzen du.

Ezaugarriak aldatu

Waterfox-en ezaugarriak hauek dira:

  • Linuxen Clang + LLVM-rekin konpilatua.
  • Multimedia enkriptatutako luzapenak (Encrypted Media Extensions EME) desgaituta dago aukera lehenetsita legez.
  • Web Runtime desgaituta dago (zaharkituta geratu zen 2015etik aurrera).
  • Pocket kendu egin da.
  • Telemetry kendu egin da.
  • Datu bilketa saihestu egiten da.
  • Abiarazi profilak kendu egin dira. (Ez da 'hasi saioa' egiteko eskaera jasoko).
  • 64 biteko NPAPI plugin guztiak onartzen dira.
  • Sinatu gabeko luzapenak eta ondare gehigarriak iturri hauetatik onartzen dira: Firefoxerako Artxibatutako Gehigarriak, LegacyCollector, Thunderbird Firefox Gehigarrien Artxiboa, Gehigarri Klasikoen Artxiboaren Luzapena, Firefoxerako Gehigarriak.
  • Fitxa berrian babestutako fitxak ezabatzen dira.
  • "Bikoiztutako fitxa" komando berria gehitzen da.
  • Ezarpen lokalen hautatzeko aukera bat gehitzen da about:preferences > Orokorra (PandaCodex-ek geroago hobetu du)
  • Cookieen abisua hasiera-hasieratik ezarri zen. Geroago Firefoxek cookieen kontrol funtzio aurreratuagoa ezarri zuen, bere jarraipenen aurrean babesteko ekimenaren barruan.
  • Pasahitzak eta saio hasieretako erabiltzaile-pasahitz kudeatzaile on bat eskaintzen du.
  • Gailuen laster-marken, historiaren, fitxen, pasahitzen, gehigarrien eta lehentasunen sinkronizatzailea eskaintzen du.
  • Bing bilatzailea da lehenetsita eskaintzen dena.

Historia aldatu

Waterfox Alex Kontos-ek argitaratu zuen lehen aldiz 2011ko martxoaren 27an 64 biteko Windows-erako. Mac sistema eragilerako bertsioa 2015eko maiatzaren 14an aurkeztu zen 38.0 bertsioa kaleratu zenean, Linuxerako bertsioa 2016ko abenduaren 20an aurkeztu zen, 50.0, bertsioa kaleratu zenean eta Android bertsioa 55.2.2 bertsioan aurkeztu zen lehenengo aldiz. 2015eko uztailaren 22an argitaratutako 29.0 bertsioak iOSerako bertsioaren eskaintza egiten zuen.

2015eko maiatzaren 12tik 2015eko azaroaren 12ra Waterfox-ek "Storm" izeneko karitatezko bilatzaile esklusiboa izan zuen. Denbora labur batez Ecosia bilatzaile lehenetsi gisa erabili ondoren, orain Bing erabiltzea lehenetsita dago.

2019ko maiatzaren 7an, 68.0a1 bertsioarekin, Waterfox-en hurrengo belaunaldiaren lehen alfa bertsioa kaleratu zen Mozillaren Quantum proiektuan oinarrituta (Firefox 57. bertsioetan eta ondorengoetan erabilia), Waterfox Current izendatuko zena.

2019ko urrian, oharren izendapen-eskema aldatu zen UUUU.HH.Xsintaxiari jarraitzeko. HH.X etorkizuneko bertsioetarako, non X-k zuzenketak adierazten zituen. Bi adarretan banaketa ere egin zen, klasikoa eta egungoa .

2019ko abenduan, System1, pribatutasunera bideratutako publizitate konpainiak, Waterfox erosi zuen.

Logoak aldatu

 
2020ko urtetik aurrera erabiltzen den logoa.
 
2015. urtera arte erabili zen lehen logoa.
 
Waterfox logoa, 2015. urtetik 2019ko martxora arte erabili zen logoa.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu