Wardruna
Wardruna Einar Selvik norvegiar musikariak sortutako musika talde proiektua da. 2000. urtean Norvegiako Bergen hirian sortu zen. Talde honetako musika Eskandinaviar mitologian eta errunen mistizismoan oinarritua dago, bere antzinako doinu ilun, erakargarri eta sakonek orain dela mila urteko bikingo aztien erritual espiritualak musikaz irudikatu nahi ditu, horregatik antzinako eskandinavieraz abesten dute.
Wardruna | |
---|---|
Kvitrafn musikaria Wardruna taldearen joz | |
Datuak | |
Jatorria | Bergen, Norvegia |
Musika mota | folka, folk metala, ambient |
Urteak | 2000 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Indie Recordings |
Taldekideak | |
Kvitrafn Gaahl Lindy Fay Hella | |
Informazio gehigarria | |
http://wardruna.com/ | |
Viking telesaileko 2. denboraldiko soinu bandaren abestiak konposatu eta jo zituzten.
Taldekideak
aldatu- Kvitrafn (Einar Selvik): ahotsa, musika tresna guztiak (biolina ezik) eta abestien sorkuntza eta konposaketa.
- Lindy Fay Hella: ahotsa
- Gaahl: ahotsa
- Hallvard Kleiveland: norvegiar biolina
Diskografia
aldatu- Runaljod – Gap Var Ginnunga (2009)
- Runaljod - Yggdrasil (2013)
- Runaljod - Ragnarok (2016)
- Skald (albuma) (2018)