Warayera —haren hiztunek bisayar ere deitua— austronesiar taldeko hizkuntza bat da, waray etniako jendeak hitz egiten duena. Malaiar-polinesiar mendebaldeko adarrekoa da, bisayar hizkuntzen barrukoa. Filipinetan 3 milioi hiztun ditu. Bisaiak uharteetako tokiko hizkuntza da. Gertuko Biliran probintzian, Leyte uhartearen ekialdean eta Siquijoren ere erabiltzen da. Samarera ere deitzen zaio, jatorriz Samar uhartekoa baita; gaur egun ere, uharte horretan ditu hiztun gehien.

Warayera
Waray-waray — Waray — Waray-Waray — Binisaya
Datu orokorrak
Lurralde eremua Filipinak
Hiztunak3,100,000
Rankinga54 (indonesiera kontuan hartu gabe)
OfizialtasunaFilipinak
EskualdeaSamar, Leyte, Bilaran
AraugileaKomisyon sa Wikang Filipino (Filipinetako Hizkuntzen Komisioa)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntzak
Philippine (en) Itzuli
Greater Central Philippine (en) Itzuli
Central Philippine (en) Itzuli
Bisayan (en) Itzuli
Central Visayan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza ergatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa eta baybayin (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2war
ISO 639-3war
Ethnologuewar
Glottologwara1300
Wikipediawar
IETFwar

Gaztelaniatik mailegu asko hartu ditu, Filipinak Espainiar Inperioaren kolonia izan zirelako.

Zenbakiak aldatu

1. usá
2. duhá
3. tuló
4. upát
5. limá
6. unóm
7. pitó
8. waló
9. siyám
10. napúlo
11. onse (askotan gaztelania erabiltzen da 10etik gorako zenbakietarako)
100 cien
1.000 mil
1.000.000 milyon

Adibideak aldatu

  • Galdera bat egin dezaket? - ¿Puydi ba ako mamakiana?
  • Egunon! - ¡Maupay nga adlaw!
  • Nora zoaz? - ¿Makain ka?
  • Non dago komuna? - ¿Hain iton banyo (edo baño)?
  • Nola duzu izena? - ¿Ano iton imo ngaran?
  • Non dago merkatua? - ¿Hain/Diin ba iton mercado?
  • Horrelako bi nahi ditut - Gusto ko (hin) duha ini.
  • Kaixo, Pedro dut izena - Kumusta. Pedro iton akon ngaran. edo Ako hi Pedro

Kanpo estekak aldatu