Wang Yihan

badminton jokalari txinatarra

Wang Yihan, txineraz 王仪涵 (Shanghai, Txina, 1998ko Urtarrilaren 18a), kirolari txinatarra da. 178 cm neurtzen, eta 65 kg pisatzen ditu. Badminton lehiaketan lehiatu zen banakako modalitatean. Bi Joko Olinpikotan parte hartu zuen, eta, Londres 2012an, zilarrezko domina irabazi zuen banako proban. 2016an, Rio Janeiron, 5. postuan sailkatu zen, eta urrezko domina irabazi zuen 2011ko Munduko Badminton Txapelketan.

Wang Yihan

Bizitza
JaiotzaShanghai1988ko urtarrilaren 18a (36 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Lehen hizkuntzatxinera
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakbadminton jokalaria eta Olympic competitor (en) Itzuli
Lateralitateaeskuina
Pisua65 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: yihan-wang Edit the value on Wikidata

Nazioarteko Garaipen-zerrenda aldatu

Olinpiar Jokoak
Urte Lekua Domina Proba
2012an Londres(Erresuma Batua) 🥈 Banakoa
Munduko Txapelketa
Urte Lekua Domina Proba
2011an Londres(Erresuma Batua) 🥇 Banakoa

Bizitza aldatu

Wangek bederatzi urterekin hasi zuen bere karrera, Zhang Ning entrenatzailearekin.

Gazteen selekziorako hautatu zuten 2004an, eta, selekzio absolutura igo ondoren, 2006an hasi zen nabarmentzen txapelketa handietan. 2009ko urrian, munduko emakumezkoen banakako jokalari sailkatuena zen.

2007an, 3 titulu irabazi zituen. 2007ko Udako Unibertsalean, Taipeiko Cheng Shao-chieh-i garaitu zion urrezko domina irabazteko, eta Bitburger Open eta Russian Open Grand Prix Gold ere irabazi zituen urte hartan.

2008an, bigarren lekuan hasi zuen urtea Alemaniako Irekian, Jun Jae-younen aurrean galdu baitzuen.

2009: Yihan bere unerik onenean zegoen; Yonex German Open lehia irabazi zuen Zhu Lin herrikidearen aurka, eta, astebete geroago, 21 urte zituela, baita Inglaterrako Txapelketa ospetsua ere Danimarkako Tine Rasmussenen aurka.

2010: Yihan All England Open titulua defendatu nahi izan zuen, baina, aurreko urteko talkaren azken errepikapenean, Tine Rasmussenek jo zuen oso hurbileko partidako 3 jokotan.

2012: Malaysia Super Series txapelketa irabazi zuen, Wang Xinen aurka garaipen handia lortuta. Bere 3. All England Openean, 2 jokotan galdu zuen Li Xuerui txinatar izar berriaren aurrean.

2016: Wang Yihan top 3ra itzuli zen munduko rankingean, txapelketetan etengabeko erakustaldiekin. Swiss Open txapelketan, txapeldunorde izan zen, finalean HeBingjiao txinatar gaztearen aurrean galduta. Hirugarren aldiz irabazi zuen Asiako Txapelketako titulua, eta Li Xueruiri irabazi zion.

Kanpo estekak aldatu