Anshi Wang

Wang Anshi» orritik birbideratua)

Anshi Wang (Linchuan, 1021eko abenduaren 8a - Nanjing, 1086ko maiatzaren 21a) txinatar idazle klasikoa eta politikaria. Konfuzioren eta haren jarraitzaileen pentsamenduari buruzko komentarioak eta olerkiak idatzi zituen, baina Gobernuan egindako berrikuntzengatik da, batez ere, ezaguna. Txinako inperioaren ekonomia- eta politika-antolamendua aldatzeko ahaleginak egin zituen; besteak beste, lurraren banaketa arautu zuen, nekazarientzako maileguak eskaini zituen, Txinako armada berritik antolatu eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. Berrikuntza horiek zirela eta, kritika ugari izan zituen, kontserbadoreen aldetik bereziki, eta 1076an politika utzi behar izan zuen.

Anshi Wang

Bizitza
JaiotzaLinchuan barrutia1021eko abenduaren 8a
HerrialdeaSong dinastia
Iparraldeko Song dinastia
HeriotzaNanjing1086ko maiatzaren 21a (64 urte)
Familia
AitaWang Yi
AmaWu Shi
Ezkontidea(k)Wu Shi (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, poeta, idazlea, kaligrafoa, margolaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKonfuzianismoa

Txinako prosaren zortzi maisuak aldatu

Mao Kunek, Ming dinastiakoa "Txinako prosaren zortzi maisuen" zerrenda egin zuen. Horren barruan Anshi Wang kokatu zuen.

Erreferentziak aldatu