Wadden itsasoa
Wadden itsasoa1![]() | |
![]() Itsasoaren mapa | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | viii, ix, x |
Erreferentzia | 1314 |
Kokalekua | ![]() ![]() ![]() |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 53°32′N 6°53′E / 53.533°N 6.883°E |
Izen ematea | 2009 (XXXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Wadden itsasoa (nederlanderaz: Waddenzee, alemanez: Wattenmeer, behe-alemanez: Wattensee edo Waddenzee, danieraz: Vadehavet, mendebaldeko frisieraz: Waadsee) hego-ekialdeko Ipar Itsasoko marearteko zabalgunea da.
Bere biodibertsitate hain inportantea da ezen 2009an UNESCOk bere herbeheretar eta alemaniar eskualdeak Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen.
Geografia aldatu
Ipar-mendebaldeko Europa kontinentala eta Frisiako uharteen artean kokatuta dago, hiru estatutan banatzen delarik: Herbehereak, Alemania eta Danimarka. Den Helderretik (Herbehereak) Esbjergeraino (Danimarka) 500 kilometro luze den kostaldea hartzen du eta 10.000 km²-ko azalera dauka.
Bioaniztasuna aldatu
Fauna aberatsaren barruan, hegazti migratzaileak azpimarratzekoak dira lehenik eta behin. Lokatzetan eta ur-ertzetan dabiltzan txoriak, ahateak, antzarak, kaioak eta txenadak, besteak beste. Itsas-ugaztunen artean, itsas txakur arruntak, itsas txakur grisak, mazopak eta izurde muturzuriak bertako espezieak dira.
Parke Nazionalak aldatu
Ingurunea babesteko Parke Nazionalak sortu dira. Alemaniak hiru parke sortu ditu bakoitza dagokion estatuak kudeatzen duelarik:
Danimarkak ere Parke Nazionala eratu du 2010an.
Iruditegia aldatu
-
Ilunsentia.
-
Paisaia hodeiekin.
-
Eider estuarioa.
-
Padurak.
-
Itsas txakur arruntak Herbehereetan (Terschelling).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez)(Alemanez)(Nederlanderaz)Wadden Sea World Heritage (UNESCO).