WAFA (arabieraz: وفا, honen akronimoa: وكالة الأنباء الفلسطينية, euskaraz: Palestinako Berri eta Informazio Agentzia) Palestinar Aginte Nazionalaren berrien agentzia da. WAFAk egunero argitaratzen ditu Palestina, Israel eta Ekialde Hurbilari buruzko berriak ingelesez, arabieraz, frantsesez eta hebreeraz[1][2]. WAFAk albisteak, erreportaiak, irudiak, bideoak zein beste hainbat multimedia eduki ekoizten ditu. Eduki guzti hauek WAFAren webgunean daude. WAFAren helburuetako bat informazio sistema nazional bat sortzea da.

Palestinako Berri eta Informazio Agentzia
LaburduraWAFA
MotaBerrien Agentzia
Fitxa teknikoa
HizkuntzaIngelesa

Frantsesa

Hebreera

Arabiarra
Argitaratze lekuaRamallah, Mendebaldeko Bankua
FormatuaOnline
Gai nagusiaPalestina, Israel eta Ekialde Erdialdea
Banaketa
Banatze-eremuaPalestina
MaiztasunaEgunero
Historia
IdeologiaPalestinar herrialdearen aldekoa
SortzaileaZiyad Abdel Fattah
Editore-buruaNawaf Hamed

english.wafa.ps
Facebook: wafagency Twitter: wafa_ps Instagram: wafanewsenglish Youtube: UCYvCdX-RomwcpzCsb8hpiFA TikTok: wafanewsagency Edit the value on Wikidata

Hala ere, WAFA, Palestinar Aginte Nazionalaren berrien agentzia izanik palestinar herrialdean berebiziko garrantzia adierazten du eta bere webgunean honakoa adierazten du Palestinari buruz: "Palestinaren irudi egokia proiektatu, herri palestinarrak askatasunerako, independentziarako eta subiranotasunerako duen eskubidea baliatzeko duen aukera erakusteko"[3].

1972. urtean, Palestinar Kontseilu Nazionalak bere ezohiko saioa ospatu ondoren, Palestinaren Askapenerako Erakundearen (PLO ingelesez) Batzorde Betearazleak erabakia hartu zuen Palestinako Berri eta Informazio Agentzia (WAFA) osatzea 1972ko ekainaren 5ean, Beiruten. WAFA erakunde independente gisa osatu zen Palestinaren Askapenerako Erakundearen (PAE) Exekuzio Batzordeari lotuta. WAFA, Israelgo propaganda nagusiari aurre egiteko sortu zen plataforma aske moduan palestinar ikuspegi ofiziala zabaltzeko. WAFA 1996 Informazioaren Legearen menpe dago. Honez gain, WAFA, Albiste Agentzia Arabiarren Federazioaren (FANA ingelesez) parte da.

WAFA Palestinako Askapenerako Erakundearen Batzorde Betearazleaz osatutako erakunde aske gisa ezarri zen. WAFA politikoki, administratiboki eta egituraz lotuta dago PAEri[4].

Historia aldatu

Osloko Ituna sinatu ondoren WAFA Palestinako Agintaritza Nazionala berriaren hedabide nagusietako berri bat bihurtu zen 1994. urtean. Erabaki horren ondorioz WAFAk Gaza eta Ramallah hirietan ireki zituen bere bulegoak.

2005eko apirilean, Mahmoud Abbasek ANPko komunikabideak, presidentearen kontrolpean zeudenak, Informazio Ministeriora transferitu zituen[5].

2008. urtean Mahmoud Abbas, Palestinako Agintaritza Nazionalaren presidenteak lehendakaritza dekretu bat aurkeztu zuen Palestinako Estatuko Informazio Zerbitzua eta Palestinako Berrien Agentzia batzen zuena Palestinako Berri eta Informazio Agentzia erakunde bateratua sortzeko.

2009. urtean WAFAk bere webgunearen Hebreerazko bertsioa argitaratu zuen[6].

2019. urtean WAFAk Albiste Agentzia Arabiarren Federazioaren (FANA) erreportaje onenaren saria jaso zuen[7].

WAFAren funtzioak aldatu

WAFA eduki desberdinak argitaratzen ditu eta hauek Palestinako Agintaritza Nazionalaren zein Palestinaren Askapenerako Erakundearen interesekin bat egiten dute. WAFA hurreneko funtzioak betetzen ditu:

  1. Albisteak, ikerketak zein informazioa argitaratu eta Palestinako presidentearen dekretuaren xedapenen araberako prentsa-ikerketak egin.
  2. WAFAko langile plantilla trebatu WAFAren helburuen arabera.
  3. Palestinako Askapenaren Erakundearen politika publikoak betetzen lagundu.
  4. Informazioa zein albisteak trukatu tokiko, Ekialde Erdialdeko zein nazioarteko albiste agentziekin. Albiste agentzia hauek WAFAren helburuekin bat egin behar dute.
  5. Informazio Zentro Nazionalaren lana garatu WAFAren helburuekin bat.
  6. Multimedia zerbitzuak garatu.
  7. Irizpide mugatua zein zabala duten aldizkako zein ez aldizkako ikerketa espezializatuak garatu.
  8. WAFAren finantza baliabideak areagotu albisteen, bideo, teknika zein prestakuntza zerbitzuen hornitze, merkaturatze eta salmentaren bitartez.
  9. WAFAren zerbitzuen onuradunen zergak jaso.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Agencies, The New Arab Staff &. (2022-01-06). «Palestinian Wafa news agency relaunches Hebrew service» https://english.alaraby.co.uk/ (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  2. Halperin, Amira. (2018). The use of new media by the Palestinian diaspora in the United Kingdom. ISBN 978-1-5275-2111-7. PMC 1062395956. (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  3. (Ingelesez) Palestinian News and Information Agency. .
  4. (Ingelesez) WAFA: Palestine News and Information Agency – MEPPI. , MEPPI or. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  5. (Ingelesez) Shake-up of Palestinian media. 2005-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  6. (Ingelesez) «Palestinian Authority Launches Hebrew-language Site» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  7. (Ingelesez) ONA elected president of FANA; SPA, KUNA as vice-presidents, SPA wins best Picture Award 2019. Saudi Press Agency.

Kanpo estekak aldatu