Volterrako katedrala ( italieraz: Cattedrale di Santa Maria Assunta edo Duomo di Volterra ) Volterra, hiroiko duomo edo katedrala da, Ama Birjinaren Jasokundearen omenezkoa. Volterrako apezpikuaren egoitza da.

Volterrako katedrala
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPisako probintzia
Italiako udalerriVolterra
Koordenatuak43°24′06″N 10°51′32″E / 43.40176°N 10.85892°E / 43.40176; 10.85892
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Volterra (en) Itzuli
IzenaMariaren Jasokunde
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa

Historia eta ezaugarriak

aldatu

Egungo eliza 1117ko lurrikararen ondoren berreraiki zen, eta Kalisto II.a Aita Santuak 1120an ireki zuen. Harrizko fatxada estilo erromanikoan eraiki zen, Volterrako antzoki erromatarretik hartutako harriekin. 13. mendearen erdialdean berreraikuntza lanetan parte hartu zuen Nicola Pisanok. Atearen gaineko titakadura ere Pisanori egozten zaio. [1]

Halere, orduan ez zen Volterrako katedrala, eta horrela izendatu zuren bakarrik 15. mendean, San Pedroren eliza katedrala Florentziaren konkista eta setio garaian suntsitu zutenean (1472. urtean).

Nabe luzea dauka, eta espazioak gurutze latinoa osatzen du. Nabeak 22 zutabe ditu, arrosa koloreko granitoa simulatuz estukoz apainduak. Zoruak marmol ilun eta zuriz egina dago.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu