Nicola Pisano
Nicola Pisano (baita Niccolò Pisano, Nicola de Apulia edo Nicola Pisanus ere; Apulia, c. 1220 - c. 1283) italiar eskultorea eta arkitektoa izan zen, Giovanniren aita.
Nicola Pisano | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Foggia eta Apulia, 1225 |
Heriotza | Toscana, 1284 (58/59 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Arte gotikoa Proto-Pizkundea Duecento (en) ![]() |
Genero artistikoa | arkitektoa |
Biografia eta lanak
aldatuFrederiko II.aren gorteko artegileekin egin zituen ikasketak, Erroma klasikoko moldeei jarraituz, eta Toskanara joan zenean, arte erromanikoaren estiloaren aldeko jarreraren aitzindari bihurtu zen eskualde hartan. Pisako bataiategiko pulpitua da eskultorearen obrarik aipagarriena. Berak egin zituen, halaber, Sienako katedraleko pulpitua (1265-1268), Boloniako Santo Domingo elizakoa eta Perugiako iturri nagusiko erliebeak.
Pisanoren lanari buruz esan da, eta arrazoi osoarekin, "Erdi Aroko klasiko handienarena" dela. Izan ere, Pisako bataiategiko pulpituari arreta apur bat jartzen bazaio -nola arkitekturaren hala eskulturaren ikuspegitik-, hain da nabarmena obraren klasikotasuna, ezen zaila gertatzen baita elementu gotikoak ikustea. Elementu horiek arkuen diseinuan, kapitelen forman eta kantoietako estatua askeetan aurkitzen dira. Beste erliebe aipagarri batzuk ere egin zituen Nicola Pisanok, Luccako katedraleko Jaiotza, esate baterako. Irudi trinkoz betetako erliebe hauek argi erakusten dute Nicola Pisanok ongi baino hobeto ezagutu bide zituela erromatarren garaiko sarkofagoak.
Iruditegia
aldatu-
Pisako bataiategiko pulpitua
-
Perugiako Fontana Maggiore.
-
Sienako katedraleko pulpitua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.