Volodymyr Zelenskyren hilketa-saiakerak

Ukrainako Gobernuko arduradunen arabera, Volodymyr Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, Errusiako agenteek eginiko hainbat hilketa-saiakeretatik bizirik atera da.[1][2]

Volodymyr Zelenskyren erretratu ofiziala, 2019an. Zelenskyk, 2022an Errusiako Ukrainako inbasioan zehar, hainbat hilketa-saiakeratik bizirik atera da.

Aurrekariak aldatu

2022ko Ukrainako Errusiako inbasioa azkar amaitzeko, Errusiak hainbat talde Kieven, Ukrainako hiriburuan, sartzea eta, bertan, Ukrainako lidergoa suntsitzea aurreikusi zuen.[3] Mykhailo Podoliak-ek, presidentetzarako kontseilariak, adierazi zuenez, "Errusiaren asmo nagusia herrialdeko lidergoa kentzea, [herrialdean] ahalik eta izurik handiena sortzea eta gobernu txotxongilo bat ezartzen saiatzea [zen]".[4]

Hilketa-saiakerak aldatu

Ukrainako Gobernuaren arabera, 2022ko otsailaren hasieran, Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, Ramzan Kadirov-i, Txetxeniako Buruari, agindu zion Ukrainako buruzagiak "eliminatzeko".[5] Martxoaren hasieran, Ukrainako inteligentziak esan zuen Zelensky hiltzera bidalitako txetxeniar komandoak "desagerrarazi" zituztela, Ukrainari leialak ziren FSBko agenteen laguntzarekin.[6]

Wagner Taldeko 400 mertzenario errusiar baino gehiago Kieven zeudela jakinarazi zen ere 2022ko otsailaren amaierarako; ustez, horien helburua Zelensky hiltzea eta Gobernua behar bezainbeste ezegonkortzea zen, ezen Errusiak kontrola har zezan.[7]

Saiakera-kopurua aldatu

Gatazkan zehar, Zelenskyren aurka egindako atentatu-kopuruaren inguruko kontakizun kontrajarriak egon ziren. Podoliak-ek, Presidentetzarako kontseilariak, gaiari erreferentzia egin zion Ukrainako Pravda albistegiarekin hitz egiten ari zela, hurrengoa esanez: "gure atzerriko aliatuak bizpahiru [hilketa-]saiakeraz ari dira. [Denetara, u]ste dut dozena bat saiakera baino gehiago izan zirela".[8]

Era berean, 2022ko otsailaren 26an, larunbatean, txetxeniar mertzenario talde baten atentatu bat saihestu zen Kiev hiriaren aldirietan, hiltzaileak hil zirelako.[9]

2022ko martxoaren hasieran, Ukrainako Segurtasun Nazionaleko Kontseiluko buruak, Oleksii Danilov-ek, esan zuen Zelenskyk aste batean hiru atentatu-saiakera biziraun zituela. Danilovek Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federaleko (FSB) gerra-aurkako inteligentzia-ofizialen laguntza aitortu zuen, Ukrainako Indarrekin Txetxeniatik etorritako bi hiltzaile taldek aurreikusitako atentatuei buruzko informazioa partekatu zutenak.[10]

Erantzuna aldatu

CBSn egindako elkarrizketa batean, AEBetako Estatu-Idazkari den Antony Blinken-ek iragarri zuen Ukrainako Gobernuak, inbasioaren testuinguruan, Zelenskyren balizko heriotzarako prestatuta zegoela, baina ez zuela horren inguruko xehetasun gehiagorik emango.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Teh, Cheryl. «Volodymyr Zelenskyy has survived 'more than a dozen' assassination attempts by Russian agents, says presidential aide» Business Insider.
  2. Wagner group contractors were involved in Zelensky assassination plot, top Ukrainian official says, by CNN, David McKenzie and Ghazi Balkiz
  3. (Ukraineraz) «Подоляк: єдина мета Росії – зайти до Києва та знищити керівництво України» Слово і Діло.
  4. (Ukraineraz) «Подоляк: Одна з цілей Росії – прибрати вище керівництво України» Слово і Діло.
  5. (Ukraineraz) «ЗСУ знищили кадирівців, що планували вбити Зеленського - розвідка» Українська правда.
  6. Ball, Tom. (March 10, 2022). «Spies accused of betraying Putin's Chechen units» The Times.
  7. (Ingelesez) Rana, Manveen. (February 28, 2022). «Volodymyr Zelensky: Russian mercenaries ordered to kill Ukraine's president» The Times ISSN 0140-0460..
  8. (Ingelesez) Brown, Lee. (2022-03-09). «Zelensky has survived 'more than a dozen' assassination attempts, aide says» New York Post.
  9. «ЗСУ знищили кадирівців, що планували вбити Зеленського - розвідка | Українська правда» web.archive.org 2022-03-09.
  10. (Ingelesez) Kaonga, Gerrard. (2022-03-04). «Volodymyr Zelensky survives three assassination attempts in one week» Newsweek.
  11. (Ingelesez) Ghosh, Poulomi. (2022-03-07). «'If Zelensky is assassinated': US says Ukraine has alternative plans» Hindustan Times.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu