Volkswagen Transporter

Volkswagen Transporter, VW-Transporter, Volkswagen 2 Tipoa, Volkswagen T plataformadun Multzoa , "Transporter", Volkswagen Kombiwagen (alemanezko Kombinationfahrzeug: erabilera konbinatuko ibilgailua, izendapenetik eratorria), Volkswagen Bus edota soilik Volkswagen Combi. 1950tik aurrera Volkswagen alemaniar etxeak ekoiztutako furgoneta bat da. Bere hastapenetatik Volkswagen Transporter (lanerako ibilgailuak) edo Volkswagen Bus (bidaiarientzako ibilgailuak) izendapenekin deitu izan zitzaion. Hiru bertsio dauzka: pickup, camperra eta bidaiarientzako eta karga lanetarako furgoneta (azken honi zenbait merkatuetan Volkswagen Panel deritzona).

Volkswagen Transporter
EkoizleaVolkswagen AG
MarkaVolkswagen AG
Ekoizpen urteak1950–egun
SegmentuaFurgoneta
Mikrobus
Pickup
Camper
PlatformVolkswagen Group T platform
MotorraAurrean edo atzean 4x4
HarremanakVolkswagen Sedan
Volkswagen Safari
Volkswagen Hormiga
Volkswagen Golf

Transporterrek hainbat belaunaldietan zehar zabaltzen dira, "T" (Transporter) izendapena dute, 1950ko T1 modelotik haur egungo T5ra doazelarik. T1ren aurreko leihoa erdibitua eta irekigarria da, aldiz T2aren aurreko leihoa pieza bakar eta finko batek osatzen du. T1aren alemaniar bertsioa 1967an amaitu zen, aldiz brasildar modeloa 1975an partzialki berritua izan zen. T2a Alemanian 1968 eta 1979 urteen artean ekoiztu zen; 1970tik aurrera eta 1994ra arte Mexiko ekoiztua izan zen, era berean 1953tik aurrera Brasilen ere ekoizten zen, bertan gaur egun arte Kombi T2 modeloa ekoizten jarraitzen delarik.

Gaur egun arte T1, T2, T3, T4, T5 eta 2016. urtetik aurrera T6 modeloak merkaturatu izan dira.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu