Death of a salesman (1985eko filma)

Death of a salesman (gaztelaniaz: Muerte de un viajante; frantsesez: Mort d'un commis voyageur) 1985eko telebistarako egindako filma da, Volker Schlöndorffek zuzenduta eta 1949ko izenburu bereko antzezlanean oinarritua, Arthur Millerek idatzia.

Death of a salesman (1985eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1985
Jatorrizko izenburua Death of a Salesman
Jatorrizko hizkuntza Ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 136 minutu
Deskribapena
Oinarritua Death of a Salesman (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Volker Schlöndorff
Gidoigilea(k) Arthur Miller
Antzezlea(k)
Dustin Hoffman
John Malkovich
Stephen Lang
Charles Durning
Jon Polito
Linda Kozlowski (en) Itzuli
Kate Reid
Louis Zorich





[[Kategoria:Linda Kozlowski (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Robert F. Colesberry
Edizioa Mark Burns (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Alex North
Argazki-zuzendaria Michael Ballhaus
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS Eyemark.svg CBS
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Brooklyn
Kanpo loturak

IstorioaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Willy Loman (Dustin Hoffman) etxera pott eginda itzultzen da bertan behera gelditutako negozio-bidaia baten ostean. Willyren buruaren egoeraz eta berriki jasandako auto-istripuaz kezkatuta, Linda emazteak (Kate Reid) aholkatzen dio Howard Wagner nagusiari (Jon Polito) eskatzea etxean lan egiten uztea, bidaiak saihestuz.

Willy 60 urterekin arduratuta dago bere semeen etorkizunaz, bereziki Biff-enaz (John Malkovich), eta bitartean semeek kezka daukate aita kognitiboki makaltzen ari delako. Lan barik, atzera begiratu eta galdetzen du bere bizitzaz, arrakastaz, galdutako aukerez, alferrikako ahaleginez,... Konturatzen da emaztearen sufrimenduaz beragatik. Semeek txikitan adoratzen duten arren, orain ez dute kontuan hartzen. Angustiak eta desesperazioak jota, errealitatearekin loturarik edukitzea galtzen du.

Azkenean, Willyk bere buruaz beste egiten du nahita kotxearekin Biffek bizitza aseguruaren dirua kobratu eta negozioarekin ahsi ahal izateko. Hala ere hiletan, Biffek adierazten du mantentzen duela negozio-gizona ez izateko nahia. Happyk, bestela, aukeratzen du bere aitaren bideari jarraitzea.

PertsonaiakAldatu

SariakAldatu

38. Emmy Sarien lehiaketan 3 eskuratu zituen, eta 43. Urrezko Globoenean 1.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu