Vladimir I.a Kievekoa
Vladimir I.a Kievekoa (ukraineraz: Володимир Святославич; errusieraz: Владимир I Святославич) Vladimir I.a Handia edo Vladimir Santua ere deitua (958 - 1015eko uztailaren 15a), Novgorodeko printze (970) eta Kieveko printze handia (980-1015) izan zen. Kristautasunera bihurtu zen 988an, eta Kieveko Rusaren kristautzea abiatu zuen. Sviatoslav I.a printzearen semea zen.
Vladimir I.a Kievekoa | |||
---|---|---|---|
| |||
980ko ekainaren 11 - 1015eko uztailaren 15a ← Yaropolk I of Kiev ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kiev, 958 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza |
Berestove ![]() | ||
Hobiratze lekua |
Church of the Tithes ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Sviatoslav I.a Kievekoa | ||
Ama | Malusha | ||
Ezkontidea(k) |
Olava ![]() Malfrida ![]() Rogneda ![]() Anna Porphyrogenita ![]() | ||
Bikotea(k) |
Irina (Princess) ![]() | ||
Seme-alabak |
ikusi
| ||
Anai-arrebak | |||
Familia |
ikusi
| ||
Leinua | Rurik leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Antzinako ekialdeko eslaviera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Santutegia | |||
Uztailaren 15 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa |
kristautasuna paganismoa |
ErregealdiaAldatu
Printzerriko erregeorde zela, Vladimir-ek jarraitu zuen bere eremuak hedatzen. 981ean, gaur egungo Galitzian kokatutako hainbat hiri konkistatu zituen; 983an, Lituania eta Polonia bitartean dagoen lurraldearen kontrola hartu zuen, eta, gainera, bere erresumaren inguruan, kolonia eta gotorleku asko eraiki zituen.
Nahiz eta kristautasunak jarraitzaile asko irabaziak zituen, Vladimir-ek pagano izaten segitu zuen, eta emazte asko eta 800 ohelagun izateraino iritsi zen.
988an, Basilio II.aren arrebarekin ezkontzeko tratuan ibili zen. Printzesa greziar baten eta pagano baten arteko lehen ezkontza izan zen; horretarako, Vladimir, ezkondu aurretik bataiatu egin zuten. Bataioak eta ezkontzak aldaketa handiak eragin zituen haren izaeran. Kievera itzultzean, monumentu pagano guztiak eraitsarazi zituen, eta eliza ugari eraiki zituen. Hala ere, bada Vladimir-en konbertsioari buruzko beste bertsiorik ere.
Berestovon, Kievetik gertu, hil zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir I.a Kievekoa |