Olga Kievekoa
Olga Kievekoa (errusieraz Ольга, antzinako eskandinavieraz Helga) (Pskov, 890 aldean - Kiev, 969ko uztailaren 11), edo Santa Olga, Igor Kievekoa Duke Handiaren emaztea, Kieveko Rusako erregeordea eta Sviatoslav I.aren ama izan zen. Ezagutzen den Errusiako lehen emakume agintaria izan zen, eta Kieveko Rusako agintarien familian kristautu zen lehenbiziko kidea. Eliza Ortodoxoak kanonizatu zuen[1].
Olga Kievekoa | |||
---|---|---|---|
945 - 960 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pskov, Plisnesko eta Plyskiv (en) , 890 aldean | ||
Heriotza | Kiev, 969ko uztailaren 11 (78/79 urte) | ||
Hobiratze lekua | Church of the Tithes (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Igor Kievekoa (903 - 945) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Rurik leinua Krum's dynasty (en) Kyi dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregeordea eta Kneza | ||
Santutegia | |||
July 11 (en) | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | paganismoa kristautasuna |
Bizitza
aldatuJatorri baregoko Pskoveko familia batean jaio zen. 903an geroago Kieveko printze izango zen Igor Kievekoarekin ezkondu zen. Igor hil ondoren Kieveko Rusa, bere seme Sviatoslav I.a Kievekoaren erregeorde gisa gobernatu zuen 945-969 bitartean. Kristautasun ortodoxora bihurtu zen lehen errusiarren gobernaria izan zen, 945 edo 957an. Konstantinoplako bere hartze formalaren zeremoniak, xehetasun osoz deskribatuak dira Konstantino VII.a bizantziar enperadoreak idatzitako De ceremoniis lanean. Bere bataioaren ondoren, Jelena izen kristaua hartu zuen, Bizantziar Inperioan erregina zen Elena Lekapeno enperatrizaren omenez.
Olga, santu bezala izendatu zen Rus herriko lehen pertsona izan zen, bere herrialdean kristautasuna zabaltzeko egin zituen ahaleginengatik. Baina ez zuen lortu bere seme Sviatoslav bihurtzerik eta, beraz, kristautasuna estatu erlijio bihurtzeko lana bere biloba Vladimir I.a Kievekoak amaitu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Saint Olga 2012. Encyclopædia Britannica Online. 2012ko abenduaren 29an begiratua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olga Kievekoa |