Virtongo gudua 1914ko abuztuaren 22an gertatutako gatazka bat izan zen, Virtonen (Belgika), Lehen Mundu Gerraren hirugarren astean gertatu zena. Borroka hau Mugen guduaren parte izan zen, Ardenetako guduarena espezifikoki, Mendebaldeko Fronteari hasiera eman zion alemaniar erasoa. Gudua ez zuen garaile zehatzik izan.

Virtongo gudua
Lehen Mundu Gerra
Mugen gudua
XVII Planaren mapa
Data1914ko abuztuaren 22a
LekuaVirton, Belgika
EmaitzaGarailerik gabe
Gudulariak
 Alemaniar Inperioa  Frantzia
Buruzagiak
Alemaniar Inperioa Gilen Prusiakoa Frantzia Victor-René Boëlle
Frantzia Edgard de Trentinian
Frantzia Augustin Gerard

Aurrekariak aldatu

Gerra hasi baino lehen frantziar Estatu Nagusiak Alemaniaren kontrako taktikak eta estrategiak prestatu egin zituen eta amaieran akordatutako eginbeharrari "XVII Plana" izena eman zioten. Plan honen puntu nagusia Alsazia-Lorrenako lurraldeen errekuperaketa zen, 1871an galduak Frantzia-Prusia gerraren ondorioz. XVII Plana aurrera eramateko 5 armada eta armada-gorputz bat bidali ziren alemaniar mugara: Lehenengo Armadak, Épinalen kokatuta, Sarrebourgerantz aurrera egin beharko zuen. Bigarren Armadak, Nancy-Charmes artean kokatuta, Metzeko ekialdeko egalerantz aurrera egin beharko zuen. Hirugarren Armadak, Saint-Mihieletik hurbil kokatuta, Thionvillerantz aurrera egin beharko zuen. Laugarren Armadak, Verdungo atzean kokatuta, Luxemburgoko hegoalderantz aurrera egin beharko zuen eta, azkenik, Bosgarren Armadak, Sedanen kokatuta, Luxemburgo osoa gurutzatu beharko zuen alemaniar erasoa gelditzeko.

Plan guztia, hala ere, ezertan gertatu zen alemaniar armadek Belgika inbaditzean eta Frantzia iparraldetik erasotzean. Eraso honek "Schlieffen Plana" ezizena jaso zuen, Alfred von Schlieffen alemaniar Estatu Nagusiaren agintariaren omenez. Eraso honengatik, XVII plana aurrera eramaten ari zuten hainbat unitate aldaratu behar izan ziren eta presaka iparralderantz bidali; Belgikako armadak bakarrik alemaniar erasoa gelditzea ezinezkoa zelako.

Gudua aldatu

Gudu honetan frantziar Hirugarren eta Laugarren armadaren zati batzuk parte hartu zuten; Boëlle eta de Trentinian jeneralen aginpean zegoen lehenengoa eta Gerard jeneralaren aginpean bigarrena.[1] Alemaniar partetik, Gilen printze-oinordekoa Virtonen borrokatuko zuten alemaniar armada guztien agintaria izango zen.

21aren goizeko 11ak aldera, Wallerand De Hauteclocque Koronelak, Hussarren 14. erregimentuaren agintaria, alemaniar posizioak ustekabean aurkitu zituen eta tiroak hasi ziren. De Hauteclocqueren erregimentuaren betebeharra Laugarren armadaren aurretik joatea zen erasoak aurreikusteko. Informazioa jasota, bi armada gorputz bidali ziren Saint-Légerreko herria errekuperatzeko eta armadaren hegala mehatxatzen zuten alemaniar guztiekin akabatzeko.[2] Egun bereko arratsaldeko 6etan alemaniar armadaren 5. gorputzak hurrengo egunerako mugimenduen instrukzioak jaso zituen eta halakoak zirenː 9. Infanteria dibisioa Virton bera asaldatuko zuen eta 10.a, Etherantz mugituko zen bitartean, Virtonen hego-mendebaldean kokatutako herrian, handik frantziarrak hegaletik erasotzeko.[2] Aurreko egunean, 20an, Ethe bera eta Saint-Légerreko herriak jada okupatu zituzten ia erresitentziarik gabe.[1]

 
Frantziar infanteria 1914an

21-22aren gauan alemaniar 9. dibisioaren Ulano unitate batek Virtonen ertzera iristen dira eta frantziar armada nagusi batek Virtongo herria eta Etherantz doan ibilbidea okupatzen zuela ikusten du. Aurretik bidalitako errekonozimendu unitate batzuek tirokatuak izan dira. Eguna argitzen ari den bitartean lainoa sartzen da. Frantziar armadek bidalitako errefortzuzko tropek motelki mugituko dira honengatik. De Lartigue jeneralak Virtonen iristean herria jenderik gabe ikusten du eta bere tropak (Frantziar 8. dibisioa, Boëlle jeneral nagusiak bidalia) aurrerantz joateko agintzen ditu. Aurrerago, goizeko 4etan, errefortzu gehiago iristen dira Virtoneraː Laffargue koronelaren 130. dibisioa. De Lartigue jeneralak azkeneko hauek Virtongo iparraldean kokatutako goi-ordokia babestera bidali zituen. Handik gertu tiroak egon dira gau osoan zehar, Bellevueko baserrian. Bellevuen Hussarren gorputz nagusia zegoen, baita lehen esandako Ulano unitatea ere, bata bestearen aurka borrokan. Patruila batzuk Robelmontera iristen zailatzen dute baina guztiak akabatuak izan ziren bidean. Virtonen hego-ekialdean Laffargue jeneralaren unitatearen zati handia, oraindik Virtonera iritsi ez zena, segadan harrapatua izan zen eta gustiz sarraskituak izan ziren. Laffargue jeneralaren aurrealdearen unitateek goi-ordokiaren ertzera iritsi eta gero ametrailadoreak ezartzen dituzte eta alemaniar posizioak tirokatzen hasten dituzte.[1]

Goizeko 6etan, aurreko eguneko aginduak jarraituz, alemaniar eraso nagusia hasi zen. Howitzer artilleria Virtongo iparraldea bonbardatzen du 130. infanteria dibisio ia osoarekin akabatuz, Laffargue jenerala bera barne egonda, tiro batez buruan joa izan eta gero. Ametrailadoreak botata, geratzen diren soldaduak ihes egiten dute Virtonera berriro. Ordu bat geroago alemaniar tropek Virton eta Bellevue artean kokatutako bidea hartu zuten; baserrian geratzen ziren unitateak guztiz inguratuta zeuden. Goizeko 8ak laurden gutxitan frantziar 91. erregimenduak Bellefontaineko bidean, 9. eta 12. konpainien soldaduekin topo egin egin zuten, hauek Bellevuen borrokan egon ziren eta baserriaren galeraren berriak eman zien. Frantziar 117. Infanteria erregimendua, bitartean, eraso bat antolatuko du Virton eta Houdrigny artean.

Boëlle jeneralak, jada iritsita Virtonen, hango unitateak antolatu zituen; 124. dibisioa Virtonen iparraldea babestuko zuen erretiratzen ziren unitateei laguntzeko. 117.a Houdrigny - Robelmont artean eraso egingo zuten. 130. eta 115. unitateen geratzen diren soldaduak elkartzen dira eta herrian erreserba moduan geratuko dira. Von Below jeneralak, bere eskuinaldean kokatutako frantziar unitateen zenbakia ikusita, erasoa gelditzea erabakitzen du. Artilleria bonbardaketa agintzen du Virtonen kontra baina bere Howitzerren kokapena bonbak airean eztanda egiten dute. Bonbardaketaren porrotaren ondorioz, Boëllek frantziar kontrabonbardaketa bat agintzen du alemaniarren kontra; alemaniar 9. infanteria dibisioak defentsa posizioak hartzen ditu. Von Below jeneralak alemaniar unitateen lubakitzea agintzen du, baita artilleriaren birkokatzea ere bai. 124. frantziar dibisioa jada lubakituta dago herriaren iparraldean, Virtongo hilerriaren barruan fortifikazioak eraiki eta gero.[1]

 
Etheko herria 1914ko abuztuaren 22an gertatutako borroken ondorioz, Virtonetik 25 kilometrora.

Alemaniarren aurrerapenaren berriak iparraldean entzun eta gero Boëlle jenerala Virtonetik alde egin zuen Harnocourten iristeko intentzioarekin; bidean Bellevue baserria erretzen ikusi zuen eta Robelmonten mendebaldeko hegala ere bai. Gelditzea erabaki zuen eta baso txiki batean komando osoa ezarriz. Arratsaldera arte han geratuko zen.[1] Goizeko hamarrak eta laurdenean beste frantziar eraso bat alemaniar posizioen kontra porrota jaso zuen, ehunetan zenbatzen dira hildakoak.[1] Robelmonten borroka dago frantziar eta alemaniar unitateen artean baina azkenean alemaniarrek garaipena lortzen dute eta frantziar tropak erretiratzen dira. Handik aurrera alemaniarren aurrerapena ipar-mendebaldean geldiezina izango da. Handik hurbil 124. dibisioak, hilerrian oraindik kokatuta, soldadu asko galtzen ari zen; alemaniar unitateek ez ziren aurrera egitera ausartu baina artilleriak hainbat hildako eragin zien.

Goizeko 12ak aldera 4. armada osoa atzera egitera behartua izan zen. Sei frantziar artilleria posizio tiro egin zuten erretiratzen ari diren soldaduak babesteko.[1] Ordu honetan kaosa jada nagusitu zen baina Virtongo defentsak bi zatitan banatuta daudela ezagutu daiteke Alde batetik, hegoaldean, frantziar 8. dibisioak herria mantentzen zuen baina hain tropa gutxi zituen eraso bat antolatu ezingo lukeela, hala ere, frantziar artilleriak alemaniarrak eraso bat egitea eragozten zuen. 130. dibisioaren soldaduak aurrealdea babesten zuten, etxetan eta patioetan ezkutatuta. Iparraldean 124. dibisioa hilerria oraindik matentzen du.

4. armada erretiratzera egitera behartua izan eta gero, Boëlle jeneralak, haserre, Montquintineko posizioa erasotzea erabaki zuen 115., 124. eta 130. dibisioak erabiliz, herriaren hegoaldea babesten zuten unitateak, alegia. 124. dibisioaren agintaria, Fropo komandantea, agindua ez zuen jaso Boëllek bidalitako mezulariak alemaniarrek hil zituztelako tiroka. Hala ere, handik gutxira batailoi batek hilerritik ihes egitera behartuta egon ziren eta bizirik geratzen ziren 400 soldaduei hordu bat kostatu zitzaien Virton beran sartzea. Iristean Montquintineko erasoan sartzera behartuak izan ziren, deskantsatzeko denbora izan gabe. 124. bigarren batailoi batek hilerrian geratu zen oraindik, atzealdea babesteko intentzioarekin.

Arratsaldeko 2ak eta laurdenetan Robelmonten kontrako bigarren eraso bat osatu zen; frantziar 128. eta 51. dibisioak aurrera eraman behar zuten, bata iparraldetik eta bigarrena hegoaldetik. Alemaniarrek, setiatuak ez izateko, herriatik alde egin zuten. Bere artilleriak itsu tiroka ari zen. Momentu honetan Montquintineko posizioa frantziar eskuetan erori zen. [1]

Arratsaldeko 4etan alemaniar kontraeraso nagusia hasi zen. Bellevuen eta Robelmonten kanpoaldean kokatutako artilleria eta howitzerrak bonbardaketa nagusi bat hasi zuten; frantziar tropen sua isilduz. Robelmont hartu zuten 128. dibisioaren jenerala, Deffontaine, haren ondoan erori zen proiektil batek hil zuen.[1] Bonbardaketaren ondorioz ehunka alemaniar karga bat egin zuten eta frantziar artilleria, kanpoaldean kokatuta, atzeratu behar izan zen. Erasoa hiru ordu iraungo zuen eta ez zuen ezer lortuko.

Aurrerago alemaniarrek eraso bat saiatuko zuten ekialdean baina frantziar unitateek kontrakarga bat egin zuten baionetekin eta hainbat hil zituzten. Borroka Virtonen jada geldituta zegoen eta handik gutxira konbate guztiak geldituko ziren.

Ondorioak aldatu

Egun bakarreko borroka honen amaieran frantziarrek 5000 hildako jasoko zuten eta alemaniarrek 750.

Unitateen artean, 130. dibisioa ia desegin da, 8 ofizial soilik geratzen ziren bizirik eta 124aren zati bat gustiz garaitua izan zen.[3]

Garaile gabeko gudu hauen ondorioz frantziar Hirugarren eta Laugarren armadak atzera egin beharko zuten Frantzia barrurantz.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i «12. Combat de Virton (22 août 1914)» www.sambre-marne-yser.be (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  2. a b During, Fred. (1934). Military Review, Volume 14, Issue 52. , 19 or..
  3. (Frantsesez) «Virton 1914» poilusdelamayenne.blog4ever.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).

Kanpo estekak aldatu