Viktualienmarkt Munichko elikagai azoka da. 22.000m²-ko azalera du eta 140 saltzaile elkartzen dira bertan. Baserritaren merkatu bezala hasi zen tokian gaur egun turistentzako delicatessen postuak ere azaldu dira.

Viktualienmarkt merkatua

Etimologia aldatu

Hasieran grüner Markt (azoka berdea) edo Markplatz (azoka plaza) deitu zen eta XIX. mendean "Viktualienmarkt" (elikagaien azoka) izen latinizatua eman zion hiriko burgesiak.

Historia aldatu

Munichko azoka Marienplatzen izaten zen baina 1807an hau txiki gelditzean Maximiliano I.a Josef Bavariakoak hiritik kanpora atera zuen, Heiliggeist benefizentzia-etxea zegoen tokira. XIX mendean hainbat zabalkunde izan zituen eta arrain saltzaileak eta harakinak ere sartu ziren merkatuan.

Mundu Gerretako bonbardaketek asko kaltetu zuten. Azokaren tokian etxeak eraikitzeko planak azaldu zirenean munichtarrek plazaren alde egin zuten eta 1953an hiriko pertsona famatuen iturriak jarri zituzten. Gaur egun Europako elikagai azoka handienetakoa da. 1975etik aurrera oinezkoentzako eremua da.

Jaiak aldatu

Jaialdi ugari ospatzen da bertan zuzeneko musika eta dantza tradizionalekin, hala nola, ihauterietan barazki-saltzaileen dantza, sardinzarraren eguna, garagardogileen eguna, lorezainen eguna, zainzurien eguna eta udako jaialdia.


Kanpo estekak aldatu

48°08′07″N 11°34′34″E / 48.13528°N 11.57611°E / 48.13528; 11.57611