Ireki menu nagusia
Marienplatz eta Municheko udaletxea.

Marienplatz (euskaraz Mariaren Plaza) Alemaniako Bavaria estatuko Munich hiriko plaza edo enparantza nagusia da. Hiria 1158. urtean sortu zenetik plaza hau hiriaren erdigunea izan da, bertan Municheko udaletxeaz (Neues Rathaus) gain merkatal kale, denda eta jatetxe ugarik inguratzen dute.

HistoriaAldatu

Erdi Aroan merkatua eta zaldunen torneoak izan ziren plaza honetan. 1638an Suediarren okupazioa bukatu izanaren omenez Mariensäule (Mariaren zutabea) altxatu zuten plazaren erdian. Plazaren ekialdean arrainaren iturria dago, izan ere bertan mantentzen baitzuten arraina fresko arrain saltzaileek.

KokapenaAldatu

Marienplatz inguratuz udaletxe berria eta zaharra daude. Plazatik mendebaldera katedrala dago, ekialdean Platzl auzoa, garagardotegiz josia (tartean Hofbräuhaus famatua), iparraldean Residenz errege jauregia eta museo eta antzokiak, eta azkenik hegoaldean Gärtnerplatzviertel auzoa, modako tabernak eta gay eta lesbianen eremua.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu