Vierako trikuharria

Vierako trikuharria (gaztelaniaz: Dolmen de Viera) monumentu megalitiko erraldoia da, Andaluziako Antequera udalerrian kokatutakoa.[1] Mengako trikuharritik gertu dago eta Gizateriaren Ondare izendaturiko Antequerako trikuharrien parajearen parte da.

Vierako trikuharria
Dolmen de Viera
Kultura ondasuna
Antequerako trikuharrien parajea
Dolmen de Viera 01.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
UdalerriaAntequera
Koordenatuak37°01′24″N 4°32′56″W / 37.02347°N 4.549°W / 37.02347; -4.54937°01′24″N 4°32′56″W / 37.02347°N 4.549°W / 37.02347; -4.549
Historia eta erabilera
JabeaAndaluziako Junta
Izenaren jatorriaJosé Viera Fuentes (en) Itzuli
Antonio Viera Fuentes (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0000254

Korridoreko hilobiaren prototipoa da (tradizio atlantikoari lotua), ortostato eta kubijekin eraikia eta ekinozioetan eguzkiaren egunsentira orientatua. 21 metroko korridorearen amaieran (185 zentimetroko altuera eta 120 zentimetroko zabalera) ganbera karratu bat du (210 zentimetroko altuera eta 180 zentimetroko zabalera). Vierako korridorearen iparraldeko kanpoko zatiko ortostato batzuk, arte eskematikoan ohikoak diren zuloz edo "cazoleta"z apainduta daude; barnealdean, pintura gorrixkaren aztarnak ikus ditzakegu. Trikuharriaren egitura 50 metroko diametroko tumulu batek estaltzen du, Mengako trikuharrian gertatzen den bezala.

K. a. 3510-3020 gutxi gorabehera eraiki zuten (Neolitoan).[2] 1903ko otsailean José eta Antonio Viera Fuentes anaiek aurkitu zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. Sánchez Cantón, Francisco Javier. (1932). Monumentos españoles. Centro de Estudios Históricos, 80–81 or..
  2. García Sanjuán, Leonardo. (2010). Las grandes piedras de la Prehistoria. Sitios y paisajes megalíticos de Andalucía. Junta de Andalucía. Consejería de Cultura, 19 or..

Kanpo estekakAldatu