Mengako trikuharria
Mengako trikuharria (gaztelaniaz: Dolmen de Menga) monumentu megalitiko erraldoia da, Andaluziako Antequera udalerrian kokaturik dagoena. Galeria estalia eta oinplano angeluzuzena dituen trikuharria da. Hilobiko ganberaren alboan zazpi ortostato (horma osatzen duten harriak) daude eta beste bat hondoan. Bost bizkar-teilek (sabaia osatzen duten harriak) estaltzen dute monumentua. Tumulu batek babesturik dago.
Mengako trikuharria | |
---|---|
Dolmen de Menga | |
Kultura ondasuna | |
Antequerako trikuharrien parajea | |
![]() Trikuharriaren barnealdea ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Málagako probintzia |
Udalerria | Antequera |
Koordenatuak | 37°01′27″N 4°32′54″W / 37.02411°N 4.54836°W37°01′27″N 4°32′54″W / 37.02411°N 4.54836°W |
![]() | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000253 |
Europa osoko trikuharri multzorik handiena da, baita Stonehenge baino handiagoa ere. 25 metroko luzera, 5 metroko zabalera eta 4 metroko altuera ditu. Litekeena da Kobre Aroan eraikia izatea, k. a. 2500 inguruan.
Vierako trikuharria gertu (70 metrora) du[1] eta baita El Romeralgo trikuharria (4 kilometrora) ere.[2]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Dólmenes de Antequera, nuevaacropolismalaga.org
- ↑ Conjunto Arqueológico Dólmenes de Antequera, Andaluziako Junta