Ireki menu nagusia

Vicente Molina Foix (Elx, Valentzia, 1946ko urriaren 18a) gaztelania idazlea eta zinemagilea da.

Vicente Molina Foix
Vicente Molina Foix en la Feria Internacional del Libro de Guadalajara de 2017.jpg
Bizitza
Jaiotza Elx1946ko urriaren 18a (73 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, poeta eta zinema zuzendaria
IMDb nm0596625
Autographe Vicente Molina Foix.jpg

BizitzaAldatu

Zuzenbidea eta Letrak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean. 68ko belaunaldia delakoaren kide da. Molinaren lana barnekoia da beti, eta amets surrealisten paisaietan barrena aritzen da.

Idatzi dituen eleberrien artean, aipatzekoak ditu: Museo provincial de los horrores (1970, Izugarrikerien Probintzia Museoa), Busto (1973), La comunión de los atletas (1979, Atleten komunioa), Los padres viudos (1983, Guraso alargunak), La quincena soviética (1988, Hamabostaldi sobietarra), La edad de oro (1993, Urrezko aldia), La misa de Baroja (1995, Barojaren meza) eta La mujer sin cabeza (1997, Bururik gabeko emakumea).

Los abrazos del pulpo (1985, Olagarroaren besarkadak) eta Don Juan último (1994, Don Juan azkena) dramak ere idatzi ditu. Operako libreto bat ere idatzi du, El viajero indiscreto (1990, Bidaiari lotsagabea), Luis de Pablos musikagilearentzat.

1990ean, Los espías del realista poesia-liburua idatzi zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu