Vero (ibaia)
Vero ibaia (aragoieraz: río Vero) Aragoiko ibaia da, Ebroren arrokoa, Guarako mendilerroan jaio eta Cincara isurtzen dena. 60,9 kilometro luze da, eta 372 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Oso gogokoa dute abentura kirolen zaleek.[1]
Vero (ibaia) | |
---|---|
Vero ibaia Alquézarren | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 60 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°54′N 0°07′W / 41.9°N 0.12°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Bokalea () | Cinca |
Geografia
aldatuCincaren eskuinaldeko adarra da. Sobrarberen hegoaldean sortzen da, 1000 metro inguruko garaieran, Cereosa eta Viñaza erreken elkargunean. Guarako mendilerroa zeharkatzen du, arroila ikusgarriak eratuz. Somontano gurutzatzen du eta, Barbastrotik igaro ondoren, Cincara isurtzen da,[1] La Boquera izeneko alderdian.
Zeharkatzen dituen herriak
aldatu
|
|
|
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuArtikulu hau Aragoiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |