Vernon L. Smith
(«Vernon Lomax Smith» orritik birbideratua)
Vernon Lomax Smith (Wichita, Kansas, 1927ko urtarrilaren 1a) estatubatuar ekonomialari eta unibertsitate-irakaslea da.
2002an Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen, esperimentazioa analisi ekonomiko enpirikoaren tresna gisa ezartzeagatik, merkatu alternatiboen mekanismoen azterketan batez ere. Daniel Kahnemanekin banatu zuen saria.
Ekonomia klasiko berriari atxikituta dago.
2005an Asperger sindromea zuela adierazi zuen,
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu