Verginia
Verginia edo Virginia (K.a. 465 - K.a. 449), antzinako Erromako istorio baten protagonista izan zen, Tito Livioren Ab Urbe Condita liburuan agertzen dena.[1][2]
Verginia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 460(e)ko hamarkada |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | ezezaguna, K.a. 449 (1/11 urte) |
Heriotza modua | : labankada |
Familia | |
Aita | Lucius Verginius |
Ama | Numitoria |
Jarduerak |
Historia
aldatuErromako jendea dagoeneko haserretuta zegoen decemviriekin, hauteskunde egokiak ez deitzeagatik, eroskeriak hartzeagatik eta beste hainbat gehiegikeriagatik. Bazirudien Erromako Erregeen agintaritzara itzultzen ari zirela, zeinak hamarkada batzuk lehenago soilik kanporatuak izanak ziren. K.a. 451. urtean, Apio Klaudio Verginia neska ederrarekin maitemindu zen, zeina plebekoa eta Lucio Verginioren alaba zen, zenturioi errespetatua. Verginia Lucio Icilio, plebeko tribuno ohiarekin konprometitua zegoen. Klaudio baztertu zuenean, honek bere bezeroetako bat, Marko Klaudio, Verginia bere esklaboa zela esatera behartu zuen. Marko Klaudiok, orduan, bahitu zuen bere eskolara bidean zegoen bitartean. Foroko jendetzak horri uko egin zion, Verginio eta Icilio gizon errespetatuak baitziren, eta Marko Klaudio kasua decemvirien aurrera eramatera behartu zuten, zeinak Apio Klaudioren gidaritzapean zeuden. Verginio zelaitik deitarazi zuten bere alaba defendatzeko, eta Iciliok, indarkeria mehatxuen ostean, Verginia bere etxera bidaltzea lortu zuen epaileek aita agertu arte itxaroten zuten bitartean. Klaudiok bere aldekoak Verginio deitzeko bidali zituzten mezulariek atzematen saiatu zen, baina beranduegi iritsi ziren Verginioren etorrera atzeratzeko.
Bi egun geroago Verginio iritsi zenean, bere aldekoak bildu zituen Foroan. Klaudiok, ordea, ez zion hitz egiten utzi, eta Verginia Marko Klaudioren esklabo zela ebatzi zuen. Apio Klaudiok eskolta armatu bat eraman zuen berarekin eta herritarrei sedizioa leporatu zien. Verginioren aldekoek Foroa utzi zuten, inolako indarkeria eragin gabe, eta Verginiok bere alabari zuzenean galdetzea erregutu zuen. Klaudiok onartu zuen, baina Verginiok labana bat hartu eta Cloacinako Venusen santutegian Verginia labankatu zuen, bere askatasuna defendatu zezakeen modu bakarra zela pentsatuz. Verginio eta Icilio atxilotu zituzten, eta beren aldekoak itzuli ziren liktorrei eraso egiten eta haien fasciak suntsitzeko. Honek decemviriak uzkailtzea eta Erromatar Errepublika berreskuratzea ekarri zuen.
Tito Liviok istorio hau k. a. 509. urteko Lukreziaren bortxaketarekin eta monarkiaren uzkailtzearekin alderatu zuen.
Ipuina, fideltasun ezberdinarekin, mendebaldeko literaturako zenbait lanetan birkontatua izan da, besteak beste, Geoffrey Chauceren Canterburyko ipuinak liburuko "The Physician's Tale" ipuinean, Thomas Babington Macaulayen Lays of Ancient Romen eta John Webster eta Thomas Heywooden Appius and Virginia antzezlanean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Smith, William. (2005). A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. By various writers. Ed. by William Smith. Illustrated by numerous engravings on wood.. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ «Titus Livius (Livy), The History of Rome, Book 3, chapter 44» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).