Vendel Aroa

Vendel Aroa (550-793), Germaniar Burdin Aroaren zati handi batek jasotzen duen izendapena da. Izena Suediako Uppland probintziako Vendel udalerritik datorkio, bertan VI, VII eta VIII. mendeko tumuluen aurkikuntza garrantzistu asko burutu baidira.

Vendel Aroko ezpata, Valsgärde.
Vendelhelmgo karpaldun burukoa, Suediako Historia Museoa.

EzaugarriakAldatu

Vendel zibilizazioak, mende horietan Eskandinaviak berezkoa zuen kulturak, lurraldeari ezaugarri berezi batzuk eman zizkion, eta horri esker eskandinaviarrak Europan eta Bizantziar Inperioan barna hedatu ahal izan ziren. VIII. mendearen inguruan oso jende gutxi bizi zen Eskandinavian (2.000.000 bat biztanle); erkidego txikitan zeuden antolatuta, errejimen autarkikoa zuten, eta uharteetan eta fiordo-bazterretan bizi ziren. Eskualdekako antolamenduak indar handia bazuen ere, hiru nazio multzo suma zitezkeen: Danimarka, Suedia eta Norvegia.

Herri haiek nekazaritza (hegoaldean batez ere) eta abeltzaintza (iparraldean batez ere) bizibide nagusia zuten; esnetarako azienda larrez-larrekoa zen, aldez bederen.Arrantzak eta basoak ere garrantzi handia zuten; basoetan zerri taldeak izaten ziren. Ez zegoen hiririk.

Bazegoen lur sail jabeen aristokrazia bat, bondiak; klan buruzagiak ziren eta haiek ziren kantonamenduetan agintari. Aristokrazia hori zen gidaria herri batzarretan eta gerran. Esklaboez baliatzen ziren lurra lantzeko.

Zurezko gela handiko etxetan bizi ziren, jaiak eta bazkariak egiten zituzten han?; batzuetan itsasontzi handitan ehorzten zituzten hilak, lehorrean, eta lurrez estaltzen zituzten gero.

VIII. mendea bitartean aristokrata horietako batzuek gero eta aginpide gehiago iritsi zuten eta lurraldeko printze gisako bihurtu ziren, jarl, titulu hori aitengandik semeetara heredatzen zelarik. Aginpide sistema horrek monarkia bat sortu zuen pixkanaka-pixkanaka, oinordetza sistema, aldez bederen, hauta bidezkoa zuena.

Bikingoen hedatzea bondiek eta jarlek bultzatu zuten, ustez, erregeek bainoago.

Suediako Historiaren kronologiaAldatu

Erdi AroaBarbaroBikingoakGermaniar Burdin AroaErromatar Burdin AroaAurrerromatar Burdin AroaEskandinaviar Brontze AroaNeolitikoaMesolitikoaGoi PaleolitoaEskandinaviar Burdin AroaAzken glaziazioaAncylus Aroa
Aurrekoa:
Jastorf Aroa
Iparraldeko Europako Kulturak
Burdin Aroa
550 — 795
Ondorengoa:
Bikingoen Aroa