Suediako Historia Museoa
Suediako Historia Museoa (suedieraz: Historiska museet), Suediako historia Mesolitikotik XX menderaino azaltzen duen museoa da. Stockholm hiriburuan dago, Östermalm barrutian.
Suediako Historia Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Stockholm udalerria |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1866 |
Zuzendaria | Maria Jansén |
Webgunea | http://historiska.se |
Historia
aldatuGustavo I.a Vasak XVI. mendean Gripsholm gazteluan bildu zituen objetuekin bi museo ireki ziren 1866an, bata Historia Museoa eta bestea Museo Nazionala.
Historia Museoa Bror Emil Hildebrandek sortu zuen. Eraikina 1935 eta 1940 artean eraiki zen Storgatan karrikan bertan behera utziak zeuden barrakoi eta ikuilu militarretan. Lehiaketa bat proposatu zen eta Bengt Romare eta George Scherman arkitektoek diseinatu zuten eraikina estilo modernoan.
Eraikiraren aurrealdea zurbila da baina bereziki aipagarriak dira sarrerako brontzezko ateak, "Historiaren ateak" (Historiens Portar) izena dutenak. Marklunden diseinua aukeratui zen eta 13 urte behar izan zituen ateak egiteko. 1952an ezarri ziren. 4'5 metrotako altuera dute eta tona batetako pisua bakoitzak.
Erakusketak
aldatuBost atal nagusi ditu museoak:
- Aurrehistoria: Harri, Brontze eta Burdin Aroetako gizakien bizimodua erakusten du, gizon eta emakumeen arteko erlazioa, heriotzaren ikuskera, gizarte bizitza...
- Bikingoen garaia: Erasotzaile ankerren irudiaren aurrean merkatari, artisau eta nekazarien gizartea azaltzea du xede.
- Erdi Aroa: Elizak artean eta gizartean izan zuen garrantzia erakusten da.
- Suediaren 1000 urteko historia: XI mendean Suediako monarkia eratu zenetik gaur arte mendez mende Suediako izan duen historia azaltzen du.
- Urrezko gela: Suediako historian zehar pilaturiko altxorren bilduma da, museoaren sotoan kokaturik dagoena. Aurrehistoriako bitxiak, bikingoen zilarrezko objetuak, Erdi Aroko erlikarioak...
Hauetaz gain beste atal batzuk ere badaude:
- Ehungintza ganbera.
- Gotlandeko sarraskia (1361).
- Historia ezkutuak.
Iruditegia
aldatu-
Brontzezko ateak.
-
VII mendeko kaskoa.
-
Ölands erruna harria.
-
Bikingo herriaren maketa.
-
Erdi Aroko artea.
-
Skog-eko alfonbra, "Hiru erregeak".
Kanpo estekak
aldatu- (Suedieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala