Vanesa Martín
Vanesa Martín Mata (Málaga, 1980ko azaroaren 14a) abeslari eta idazle espainiarra da. 100.000 bat kopia saldu ditu bere ibilbidean zehar, Espainiako abeslaririk ezagunenetarikoa izanik.
Vanesa Martín | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Vanesa Martín Mata |
Jaiotza | Málaga, 1980ko azaroaren 14a (44 urte) |
Herrialdea | Andaluzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Malagako unibertsitatea musika hezkuntza : Pedagogia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop latinoa |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa pianoa gitarra |
vanesamartin.es | |
1980ko azaroaren 14an jaio zen, Málagan. 6 urte baino ez zituela aitak lehen gitarra oparitu zion, orduan hasi zen bere musikarekiko miresmena. Urte batzuen buruan, gitarra klaseak hartzea erabaki zuen koroetan parte hartuz. Ondoren, bere lehen abestiak idazten hasi zen. 15 urterekin jada Málagako hainbat lokaletan abesten hasi zen, eta lehen agerpenak egin zituen telebista eta irratia saioetan.
2003.urtearen amaieran, Málagako Unibertsitatean magisteritza eta pedagogia ikasketak burutu ondoren, Madrilera joan zen bizitzera. Bertan bere lehen kontzertuak eman zituen El Búho Real tabernan. 2006.urtean bere estudioko lehen diska jaio zen, Agua (Carlos Jean DJak produzitua).
Lanak
aldatu2009an Warner Music elkartearekin hasi zen lanean, eta hala bere estudioko bigarren diska sortu zuen: Trampas. Bob Benozzo produktoreak Milanen produzitu zuen. 2012ra arte ez zen hirugarren diska jaio: Cuestión de piel. Bertan hainbat abeslari espainiarrek hartu zuten parte: Pablo Alboránek, Malúk eta La Marik.
2014.urtean estudioko laugarren diska argitaratu zuen: Crónica de un baile. Orain arte bost dira abeslariaren estudioko lanak, 2016an irten baitzen kalera azken diska: Munay. Urte berean bere lehen liburua ere argitaratu zuen: Mujer océano, poema bilduma.
Aipatutakoez gain, Vanesak baditu beste bi diska bersortuak eta zuzeneko beste bi, Espainian eta Latinoamerikan milaka kopia salduz eta makina bat kontzertu emanez. Horrez gain, kidetzat eta jada laguntzat dituen artista ugarirekin egin du lan, esaterako: Malú, Pablo Alborán, India Martínez, Pastora Soler, Chenoa, David de María, El Arrebato, Manuel Lombo eta Diana Navarro.