Vallibiernako harana
Vallibiernako harana (aragoieraz: Vall de Vallhibierna; gaztelaniaz: Valle de Vallibierna) Erdialdeko Pirinioetan Aragoiko Huescako probintzian dagoen haran bat da, Benasqueko haranaren erdialdean eta Posets-Maladeta Parke Naturalaren barnean. Haran honen iparraldean Maladeta mendikatea dago, eta hegoaldean Cerler eski estazioa. Harana eki-mendebaldeko norantzan kokatua dago, 9 km inguruko luzera du, eta bere ibarrean Éseras ibaiaren ibaiadarra den Vallivierna ibaia doa. Haranaren magaletan pinu beltz eta pagoz osatutako bazoak daude. 2.300 metroko garaieratik gora goi larreak eta harkaitzak daude. Haranaren erdialdean, Corones mendi-aterpea dago, eskualde honetako zaintza gabeko aterpe ugarietako bat dena. Mendebaldeko eremuan, haranaren behealdea dena, ibaia 200 metro baina gehiago dituen arroila batetik igarotzen da. Haranaren zenbait guneetan harkaitz bolkanikoa daude.
Vallibiernako harana | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′30″N 0°39′20″E / 42.6083998°N 0.6556354°E |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Comarca of Aragon | Ribagorza |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Aragoiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |