Valentín Hernández Aldaeta
kazetari espainiarra
Valentín Hernández Aldaeta (Haro, Errioxa, 1865 – Bilbo, 1920ko uztailaren 11a) politikari sozialista izan zen. Bilboko Elkarte Sozialistako zuzendaritza-taldeko kidea eta La Lucha de Clases izeneko astekariaren zuzendaria izan zen. Errepublikanoen eta anarkisten aurka borrokatu zen aldizkari hartako lerroetan, eta apaizen eta euskal nazionalisten kontra idatzi zuen. Kartzelan sartu zuten 1897an, eta alderdi sozialistatik egotzi 1899an. Horren ondoren, bolada batez arrakasta handia izan zuen El Ruido izeneko satira-aldizkaria argitaratu zuen.
Valentín Hernández Aldaeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Haro, 1865 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bilbo, 1920ko uztailaren 11 (54/55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.