Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia

VOC» orritik birbideratua)

Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia edo Sortaldeko Indietako Herbeheretar Konpainia (nederlanderaz: Vereenigde Oostindische Compagnie edo VOC) merkataritza monopolio bat izan zen. 1602ko martxoaren 20an Herbehereetako Estatu Nagusiek Asian merkataritza jarduerak egiteko, 21 urteko monopolioa eman zion unean ezarri zen. Mundu osoko lehenbiziko nazioarteko korporazioa izan zen eta baita bere etekinak argitaratu zituen lehenbiziko konpainia ere. Gainera, gobernu baten adinako eskumenak zituen, horien artean gerra aldarrikapenak eta negozio akordioak gauzatu, bere berezko txanpona ekoitzi, bai eta koloniak ezartzeko eskumenak ere.

Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia
Datuak
Izen ofiziala
Verenigde Nederlandsche Geoctroyeerde Oostindische Compagnie
Motanegozioa, chartered company (en) Itzuli, enpresa eta East India Company (en) Itzuli
Jarduera sektoreaMerkataritza
HerrialdeaZazpi Herbehere Batuen Errepublika
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi (1606–1800)
Egoitza nagusi (1628–1800)
Egoitza nagusi (1628–1800)
Egoitza nagusi (1631–1800)
Egoitza nagusi (1699–1800)
Egoitza nagusi (1682–1800)
Osatuta
Tasik (en) Itzuli
Legezko formakapital irekiko enpresa
Zeren jabe
Historia
Sorrera1602
Sortzailea
baliorik ez
Ordezkatzen duUnited Amsterdam Company (en) Itzuli, Compagnie van De Moucheron (en) Itzuli, Delftse Vennootschap (en) Itzuli eta Verenigde Zeeuwse Compagnie (en) Itzuli
Desagerpena1799

Bi mendean zehar munta eta negozio kopuru handiak izan zituen konpainia bat izan zen: % 20ko dibidendua ordaindu zuen. Azkenean 1800 aldera lur jo, desegin egin eta haren jabego eta zorrak Bataviako Errepublikak bere egin zituen. Konpainiaren jabegoko lurraldeak Ekialdeko Herbeheretar Indiak izatera iragan ziren: XIX. mendean zehar hedatuz joan eta, azkenik, egungo Indonesia bereganatu zuten.

Kanpo estekak aldatu