Fortuyn (1722)
Fortuyn (Fortuin ere idatzia) Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiako Amsterdamgo Ganberaren jabetzako itsasontzi bat zen (nederlanderaz: Vereenigde Oostindische Compagnie, normalean VOC laburtua) 1723an bere lehen bidaian galdu zen. [1] [2] 1723ko irailaren 27an Herbehereetako Texeletik Bataviarantz abiatu zen. Ontzia 1724ko urtarrilaren 2an iritsi zen Esperantza Oneko lurmuturraera, eta urtarrilaren 18an jarraitu zuen bidaia. [3] Fortuyn ez zen inoiz gehiago ikusi eta bere patua espekulazio kontua da.
Fortuyn (1722) | |
---|---|
Historia | |
Erregistro-herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Jabea | Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia - |
Kokapena | |
Koordenatuak | 10°S 112°E / 10°S 112°E |
Gutxi gorabehera 800 tonakoa zen 280 tona garraiatzeko ahalmenarekin eta 44 m luzea. Bere lehen bidaian Pieter Westrik-ek agindu zuen eta 225 gizoneko eskifaia zuen. [4]
Kokapena
aldatuUrteko sasoi hartan VOC ontziak Hegoaldeko Lurra (Australia) ikustera joan behar ez baziren ere, baliteke nahi gabe ekialdera urrunegi ibili eta Mendebaldeko Australiako kostaldetik hondatzea. Zeewijk ontztik (1727an) eta HMS Beagle itsasontzitik (1840an) bizirik atera zirenek Houtman Abrolhos-en ikusitako hondakinak, Fortuynekoa izan zitekeen, edo bestela Ridderschap van Holland itsasontzikoak, 1694an desagertu zena, edo gutxiago 1726an desagertutako Aagtekerke itsasontzikoak.
Australiako Naufragioen Datu Base Nazionalak itsasontzia "baliteke Cocos uhartetik gertu hondatua" izatea erregistratzen du. [5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «The Dutch East India Company's shipping between the Netherlands and Asia 1595-1795» huygens.knaw.nl (Huygens ING) 2 February 2015.
- ↑ Lost VOC Ships at VOC Historical Society. .
- ↑ VOC Shipwrecks - Fortuin. .
- ↑ «The Dutch East India Company's shipping between the Netherlands and Asia 1595-1795» huygens.knaw.nl (Huygens ING) 2 February 2015."The Dutch East India Company's shipping between the Netherlands and Asia 1595-1795". huygens.knaw.nl. Huygens ING. 2 February 2015. Retrieved 1 February 2020.
- ↑ National Shipwrecks database - Fortuyn. .