Věra Kohnová

neskato judua, egunerokogilea

Věra Kohnová (Pilsen, Txekoslovakia, 1929ko ekainaren 26a – Izbica ghettoa, 1942)[1] Txekoslovakiako (egungo Txekiar Errepublika) neskato judua izan zen. Eguneroko bat idatzi zuen, Nazien erregimenak Txekoslovakia okupatu zuenean gertatu zenaz eta gertatutakoaz nola sentitzen zen azalduta. 2006an argitaratu zen haren egunerokoa.[2][3][4][5][6]

Věra Kohnová

Bizitza
JaiotzaPilsen1929ko ekainaren 26a
Herrialdea Txekoslovakia
BizilekuaPilsen
HeriotzaIzbica (Lublin Voivodeship) Ghetto (en) Itzuli, 1942 (12/13 urte)
Jarduerak
Jarduerakbiografoa eta idazlea

Bizitza

aldatu

Věra Kohnová 1929an jaio zen Txekoslovakiako Pilsen herrian. Teller konpainiako idazkaria zen Otakar Kohnen familian.

 
Věry Kohnovéren egunerokoa

12 urterekin, eguneroko bat idazten hasi zen. Bost hilabete eman zituen idazten, eta, denbora horretan, bere familiak eta Pilsengo beste judu batzuek bizi zuten egoerak okerrera egin zuen pixkanaka. Ez zuen garai hartako juduen zorigaitza deskribatu, baina sakonki idatzi zuen nola eragiten zion pertsonalki.

Hauxe da bere egunerokoan idatzitako azken idazkia:

«"Bihar eta etzi baino gara hemen, auskalo non egongo garen gero. Agur, nire egunerokoa!"»[2]

1942ko otsailaren 22an, familia Theresienstadt kontzentrazio esparru aldera "S" garraioetara bideratu zuten. Martxoaren 11n utzi zuen azken lorratza, Theresienstadt garraio-tren batean utzi eta Izbica izeneko beste kontzentrazio-esparru batera joan zen, hau da, sarraski-eremuetara joateko geltoki batera. Bera eta familia bizirik atera ez baziren ere, Marie Kalivodovak eta Miroslav Matoušek haren egunerokoa ezkutatu eta gorde zuten 65 urtez.[2]

 
Věra Kohnováren omenez, Stolperstein 2019

2006an, ingelesezko, txekierazko eta alemanezko liburu gisa argitaratu zen egunerokoa. ISBN 80-86057-40-2.

Aintzatespenak

aldatu
  • 2022ko martxoan Oroimenezko plaka jarri zuten.[7][8]
  • 2019an lurrean oroimen plaka bat jarri zioten.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Věra Kohnová | Database of victims | Holocaust» www.holocaust.cz (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  2. a b c (Ingelesez) «Věra Kohnová» Military Wiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  3. (Txekieraz) «„Jak ráda bych tak zůstala,“ zapsala si dvanáctiletá Věra před transportem. Na základě jejího deníku vznikla kniha» ct24.ceskatelevize.cz (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  4. (Txekieraz) Věra 68 - iVysílání | Česká televize. (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  5. (Txekieraz) Vaindl, Ladislav. (2023-03-04). «Aby se na Věrku nezapomnělo, přeje si autorka knihy o židovské dívce» iDNES.cz (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  6. (Txekieraz) KOSMAS.cz. Deník - Kohnová Věra - Věra Kohnová. (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  7. (Ingelesez) «Commemorative Plaque for Věra Kohnová» www.liberationroute.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  8. ISSN https://nasregion.cz/plzen-si-pripomnela-veru-kohnovou-jeji-denik-zachytil-posledni-dny-zidovskych-obyvatel-pred-transporty-260465/..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu