Víctor Arrizabalaga Salgado (Mañaria, Bizkaia, 1957 ) euskal margolari eta eskultorea da, batez ere, altzairu margoz egindako Pop eskulturengatik ezaguna.

Víctor Arrizabalaga

Bizitza
JaiotzaMañaria, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea
victorarrizabalaga.com

Biografia aldatu

1980an Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen EHUn. 1990ean, Durangoko aire zabaleko Eskultura Museoaren sorrera bultzatu zuen. 1992an Lanarte enpresa sortu zuen, artea espazio publikoetan txertatzen espezializatua.

2015ean Arte Ederretan doktoratu zen EHU-n eta doktorego tesiaren amaieran[1] Entre lo visible y lo invisible. El coleccionismo de arte en Vizcaya y Álava durante el siglo XX argitaratu zuen (2016).

2018az geroztik, Angurretako Harrobia berreskuratzeko proiektuan murgilduta dago, bere memoria gorde eta arte espazio bihurtzea helburu bikoitzarekin.

Pop Artearen mugimenduarilotuta egon da.[2] Hala ere, bere lanetan erabiltzen dituen figurak, materialek eta eguneroko objektuek ebokaziorako gaitasun handia dute. [3] Obra figuratiboak egin dituen arren, arte eraikitzailea eta abstrakzio geometrikoa ere interesatu da, labirintoak, erliebeak, eraikuntzak, etab.

 
Lolita, Victor Arrizabalagarena

Erakusketa ugari egin ditu, besteak beste Espainia, Portugal eta Belgikan eta hurrengo kolekzioetan dira bere obrak: ONCE, Antonio Pérez de Cuenca Fundazioa, Evaristo Valle de Gijón Museoa, Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioa, Bizkaiko Foru Liburutegia, Vivanco Dinastia Museoa eta Juan Manuel Lumbreras-Begoña Darriba Bilduma.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu