Värttinä
Värttinä Finlandian 1983. urtean sorturiko folk talde bat da. Emakumezkoen ahotsek eta zenbait musika tresna akustikoek osatzen dute taldearen soinu berezia[1].
Värttinä | |
---|---|
Värttinä 2007an | |
Datuak | |
Jatorria | Karelia Finlandia |
Musika mota | folk |
Urteak | 1983 |
Produkzioa | |
Taldekideak | |
Mari Kaasinen-Paaso Lassi Logrén Susan Venhovaara Hannu Rantanen Mikko Hassinen Karoliina Kantelinen Matti Laitinen | |
Informazio gehigarria | |
www.www.varttina.fi | |
Olatz Zugastik Euskadi Irratiko Kantaita musika saiorako Värttinä taldearen abesti bat erabili zuen sintonia gisa[2] eta Euskal Herrian oso ezagun egin zen "Kylä Vuotti Uutta Kuuta" abestia[3].
Ibilbidea
aldatuSari eta Mari Kaasinen abeslariak abiatu zuten proiektua 1983an Rääkkylä hirian, Finlandiako hego-ekialdean[4]. Aurrez 1970. hamarkadan Tsupukat taldea osatu zuten amarekin batera. 1987an atera zuten aurreneko diskoa, taldearen izena daramana[5] eta 1989an bigarrena[6]. Ordurako baziren bost partaide, Kaasinen ahizpak, Janne Lappalainen, Kirsi Kähkönen eta Minna Rautiainen.
1990ean Helsinkira mugitu zen taldea eta Sibelius Akademian musika lantzen hasi ziren[4]. 1991n Oi Dai diskoarekin arrakasta handia izan zuten[7]. Musika tradizional finlandiarrean oinarriturik eta musika tresna akustikoak sartuz, bestelako doinuak nahastu zituzten, rocka eta jazza esaterako[6]. 1992an Seleniko diskoa atera zuten eta kontzertu ugari eman zituzten, Estatu Batuetan ere bai. Europan zeharreko hainbat musika zerrendatan azaldu ziren[8]. Disko honetakoa da "Kylä Vuotti Uutta Kuuta" abestia, Euskadi Irratiko Kantaita saioko sintonia izan zena[2].
Hurrengo urteetan diskoak ateratzen jarraitu zuten eta kontzertu bira berriak egin zituzten, esate baterako 1996an Japonian eta Australian izan ziren. Urte horietan taldeko kideen artean ere aldaketa nabarmenak izan ziren, 1994an Antto Varilo eta Pekka Lehti sartu ziren, 1996an Sari Kaasinen atera zen eta 1998an Susan Aho sartu. 1999an BASF Master Award saria irabazi zuten.
2003an talde eraberritua sortu zen. Urte berean Eraztunen Jauna-ren antzerkiarentzako musika konposatzen hasi ziren[9]. Bi urte eta erdiko lana izan zen. 2006an izan zen estrenoa Toronton eta 2007an Londresera joan zen antzezlana. 2007an taldearen 25. urteurrena ospatzeko 25 izeneko disko bilduma atera zuen taldeak.
2010ean Susan Aho eta Johanna Virtanen Eurovision Abesti Lehiaketan izan ziren Finlandiaren izenean baina finalerdian hamaikagarren egin zutene ta ez ziren finalera iritsi[10].
Diskografia
aldatu- Värttinä (1987)
- Musta Lindu (1989)
- Oi Dai (1991)
- Seleniko (1992)
- Aitara (1994)
- Kokko (1996)
- Vihma (1998)
- Ilmatar (2000)
- 6.12. (2001) - Helsinkin zuzenean emandako kontzertua
- Double Life (2002) – 2 CD-tako zuzeneko bilduma 6.12.-ko abestiak eta estudioan garbaturiko beste batzuk.
- iki (2003)
- Snow Angel (2005) – bilduma
- Miero (2006)
- 25 (2007) – 25. urteurreneko diskoa, bilduma
- Utu (2012)
- Viena (2015)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Värttinä» Real World Records (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ a b Taldea, elkar. (2010-11-30). «Olatz Zugasti: "Kantuan atzean hainbat bizipen eta sentipen dago" - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ Kylä Vuotti Uutta Kuuta. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ a b (Ingelesez) Ramnarine, Tina K.. (2003-08). Ilmatar's Inspirations: Nationalism, Globalization, and the Changing Soundscapes of Finnish Folk Music. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-70403-6. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ (Ingelesez) says, Tuomas L.. (2012-02-04). «Värttinä (1987)» Värttinä Fan Club (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ a b (Ingelesez) Hillila, Ruth-Esther; Hong, Barbara B.. (1997-12-30). Historical Dictionary of the Music and Musicians of Finland. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-313-27728-3. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ (Ingelesez) Wilson, Scott A.. (2015-06-15). Music at the Extremes: Essays on Sounds Outside the Mainstream. McFarland ISBN 978-0-7864-9450-7. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ «Release group “Seleniko” by Värttinä - MusicBrainz» musicbrainz.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ (Ingelesez) «Värttinä» Tolkien Gateway 2023-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ (Ingelesez) «Kuunkuiskaajat» eurovision.tv (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).