Ustelkeriaren Aurkako Nazio Batuen Konbentzioa
Ustelkeriaren Aurkako Nazio Batuen Konbentzioa (ingelesez: United Nations Convention Against Corruption, UNCAC) Nazio Batuen Erakundearen aldebiko ituna da, ustelkeria politikoa prebenitu eta borrokatzeko.
Ustelkeriaren Aurkako Nazio Batuen Konbentzioa
aldatuNazio Batuen Batzar Nagusiak 2003ko urriaren 31n onartu zuen 58/4 Ebazpenaren bidez. 2020ko maiatzean 187 estatu berresle zeuden; horien artean daude Nazio Batuetako 181 estatu kide, Cook uharteak, Niue, Egoitza Santua, Palestinako Estatua eta Europar Batasuna.[1]
Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoak (UNODC) sustatu zuen konbentzio hori.
Hamabi estatu geratzen dira konbentzioa berrestear: Andorra, Barbados, Eritrea, Monako, Ipar Korea, Saint Kitts eta Nevis, Saint Vicent eta Grenadinak, San Marino, Somalia, Surinam eta Siria.