Betolatza (Bilboko auzoa)

Betolatza Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian kokatua, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 1960. urtean eraiki zen burdinezko mehategi batzuen gainean[1]. Betolatza eta bere azpian dagoen Uretamendi artean igogailu bat egin zuten beraien arteko komunikabidea sendotzeko[2].

Betolatza
 Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Azalera0,20 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

2020. urtean oraindi Bilboko udaletxean guztiz legalak ez ziren etxeetako batzuk legearen barruan sartu dituzte. Izan ere Euskal Herritik kanpo etorritako familiek (galiziarrak bereziki) ahal zuten moduan eta beraien eskuekin eraikin zituzten denborarekin ganorazko etxebizitzak bihurtuko zirenak[3].

Hiriaren hego-mendebaldeko mendietan kokatzen da, Errekaldeberriko auzoaren gainaldean, eta Masustegiko ekialdean. Auzora heltzeko Iturrigorri auzora doan errepidean hasten den bide bat hartu beharra dago, edota Errekaldeberrin eraiki berri diren eskailera batzuen bitartez.

Bilboko auzo askok bezala, Betolatzak malda handiak dauzka. Irisgarritasun arazo horietaz oharturik, udalak arrapal mekanikoak eraiki ditu, eta guztira 23 metroko malda gainditu zituzten. Horrez gain, udalaren zaharberritzerako Surbisa agentziak, hainbat eraberritze egin zituen auzoan, espaloiak handituz eta egoera txarrean dauden etxebizitza blokeak zaharberrituz.

Auzoa Pagasarri, Arraiz eta Arnotegiko mendien maldetan kokaturik dago, eta hiriaren ikuspegi bikaina dago bertatik Errekaldeberri auzoa, hiriaren erdigunea eta Bilboren ekialdeko auzoak bertatik ikus daitezkeelarik.

Kale garrantzitsuenak

aldatu
  • Betolatza auzoa
  • Arraiz bidea
  • Altube kalea
  • Ingurubide errepidea

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo