Urdanibiako Antso ospitalea
Urdanibiako Antso ospitalea edo Sortzez Garbiko Andre Mariaren Ospitalea XVII. mendean eraiki zen Irungo ospitale bat da[1][2].
Urdanibiako Antso ospitalea | |
---|---|
![]() ![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Irun |
Koordenatuak | 43°20′13″N 1°47′12″W / 43.33702°N 1.78665°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1644 - 1649 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
7 | |
Ezaugarriak
aldatuOinplano angeluzuzeneko eraikin honek, hiru altuera eta lau isurkiko estalkia ditu. Gaur egun izkinetako harlanduzko zintarriak, bai eta solairuen arteko hutsuneak osatzen dituzten harlanduak ere bistakoak dira. Gainerako fatxadak zuriz margotutako emokadura du.
Atzeko fatxadak gainerakoek ez bezalako osaera du; izan ere, erdi-puntuko bi arku ditu atxikita, eskuinaldean, beheko solairuan soilik. Goiko solairuetan, arkupe hirukoitz bat dago, eta bi kasuetan, harlanduzko erremate bat eta molduradun leiho-ertzak dituzte.
Ospitaleko fatxada nagusia Urdanibia Plazan dago[1].
Historia
aldatu1644 eta 1649 urteen artean Pedro de Aranburu kapitainak eraiki zuen. 1652an, Urdanibia eta Topaldako Antsok berreraikitzea agindu zuten, bere testamentu-klausularen arabera, eta Sortzez Garbiko Andre Mariaren Ospitale deitu zitzaion. 1796.urtean Konbentzioaren gerraren ondorioz jasan zituen kalteak konpondu ziren eta XIX. mendean zaharberritze lanak izan zituen. Gaur egun, Udal Euskaltegiaren egoitza da[1].
Ondarea
aldatuEusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «IRUNGO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN NAGUSIA - PDF» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).
- ↑ «Hospital Sancho de Urdanibia» www.bidasoaturismo.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).
- ↑ «Urdanibiako ospitalea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).