Urbina Basabeko dorrea

Urbina Basabeko dorretxea» orritik birbideratua)

Urbina Basabeko dorrea Arabako Kuartango udalerriko Urbina Basabe herrian dagoen dorretxe bat da. Kuartango Haranean Dorrea izenez ezagutzen da. Erdi Aroan eraiki zen eta denbora igaro ahala eraikin elijioso, gotorleku militar, administrazio eraikin eta egoitza funtzioak bete izan ditu.[1]

Urbina Basabeko dorrea
Dorrearen ikuspegia; kanpandorrea lehen planoan.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaUrbina Basabe eta Kuartango
Dorrearen atea.

Jatorria aldatu

Antzina monasterioa eta dorretxe batez osatua zegoen. Monasterioa XII. mendearen amaieran García de Mendoza kondearen aginduz antzinagoko eraikin baten hondakinen gainean eraiki zen eta San Pedrori sagaratua zegoen, antzinagoko eraikin hori erromatar villa inperial bat izan zitekeen, zimenduetan topatuko aztarna hauei so eginik: erromatar jatorriko lurzoruak, zeramikak, pilotoiak eta hipokaustoko hagak, etab.

Gaur egungo kontserbazio egoera aldatu

Iraganean Arabako Foru Aldundiak zaharberritutako jabetza pribatuko eraikina da, gaur egun Kuartangoko Udalaren zerbitzu bat da eta Urbina Basabeko Enbor-Etxearen Adiskideen Elkarteak kudeatzen du.

Udalean edota aurrez hitzartutako bisiten bidez Andagosteko guduaren mezan dagoen interpretazio gunea nahiz Kuartangoko Haraneko ohitura eta ondarearen etnografia erakusketa bisita daitezke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu