Urano Pablo Gargallo zaragozarrak egin zuen azkenetariko eskultura da, 1933an, hil baino urte lehenago.

Urano eskultura.

Historia aldatu

Eskultura honen historia interesgarria da ezen lanaren prozesua zehaztasun handiez ezagutzen baita eta artistaren prozesu sortzailea ederki erakusten baitigu.

1930ean, Gargallok egun gordetzen den lehenengo zirriborroa prestatu zuen; han neska dantzari bat zaldiz ikus daiteke. Bi urtez geroago brontzez, Caballito de circo (Zirku-zalditxoa) izenburuz, eskultura txiki bat prestatu zuen. Eskultura horretan, zirriborroarekin konparatuta, aldaketa batzuk ikusten ziren: neska gizona bihurtu zuen eta oraingoan biluzik zegoen; aldi berean zirkuari erreferentzia eginez, pilota bat gehitu zion zeren eta hasierako dantzariaren zirkuko arropa desagertu baitzen. Hasierako marrazkiak, bestetik, neskaren gonan uhindura batzuk erakusten zituen; bertsio berri honetan uhindurak irudiaren oinarrian jarri zituen. Artistaren bizitzaren azkeneko hilabeteetan honek irudia lantzen jarraitu zuen. Aldaketa berriek zentzu mitologikoa zuten: zaldiari bi hegal jarri zizkion, Pegaso moduan, beheko uhindurak hodeiez bihurtu zituen eta pilota astrolabio batez trukatu zuen. Horrela eskulturak beste esanahi oso desberdina hartu zuen.

Jatorrizko eskultura igeltsuz egin zuen. Ondoren, brontzez kopia desberdinak egin ziren. Horietako bat Bartzelonako Hiriaren Etxean gordetzen da. Kopia horren inaugurazio 1990ean, artistaren alabaren presentziaz, Pierrette Gargallo.

Kanpo estekak aldatu