Pablo Gargallo

Pablo Gargallo (Maella, Aragoi, Espainia, 1881eko urtarrilaren 5a - Reus, Katalunia, 1934ko abenduaren 28a) eskultorea izan zen. Bartzelonan lehen ikasketak Venanci Vallmitjanarekin egin ondoren, Parisa joan zen; kubismoak, Picassok batez ere, eragin handia izan zuen Gargalloren obran. 1912. urtean burdina eta bestelako metalak lantzen hasi zen. 1925ean Parisen hartu zuen bizitokia, eta estilo berri bat landu zuen, espazioari lehentasuna ematen ziona, masaren gainetik. Abstrakziora joz, hutsuneak eta azalera okerrak erabili zituen materiaren pisua arintzeko. Hala, emaitza bikainak lortu zituen, eta bitartean, bolumen handiko irudiak ere landu zituen. Monumentuak, hilobiak eta irudi askeak ere egin zituen. Igarlea da haren lan guztietan ezagunena.

Pablo Gargallo
PauGargalloCatalan1910.jpg
Bizitza
Izen osoa Pablo Emilio Gargallo Catalán
Jaiotza Maella1881eko urtarrilaren 5a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Reus1934ko abenduaren 28a (53 urte)
Hobiratze lekua Montjuïceko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
Heziketa Escola de la Llotja (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta eskultorea
Lantokia(k) Bartzelona
Paris
Bartzelona
Paris
Paris
Bartzelona eta Paris
Influentziak Pablo Picasso, Miquel Villà Bassols (en) Itzuli, Eusebi Arnau i Mascort (en) Itzuli eta Auguste Rodin

Berak egindako lanen zati handia Zaragozako Pablo Gargallo museoan gordetzen dira.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pablo Gargallo